Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa Euskal etnopoloaren berriak

Etnopoloaren berriak

Gaia: Ahozkotasuna
Euskal balada historikoak

Euskal balada historikoak

Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Jabier Kalzakorta euskal filologia Doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal balada historikoak izanen ditu aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

"Otsail Ostegunak" zikloaren edizio berri bat Donapaleun

"Otsail Ostegunak" zikloaren edizio berri bat Donapaleun

2019ko otsailaren 7tik 28ra, Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren edizio berri bat iraganen da Donapaleun. Otsaileko ostegun arrats guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

Gehiago irakurri

Euskal kantuaren intonazio berezia

Euskal kantuaren intonazio berezia

Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Agustin Mendizabal etnomusikologoak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Euskal kantuaren intonazio berezia izanen du aipagai, Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak, ahozkotasunari buruzko bigarren mintegia antolatzen dute Baionan, bederatzi hitzorduz osatua. Lehen hiru hitzaldiak 2018an iragan ondoan, 2019an ere hainbat hitzordu proposatuak dira Euskal Museoan. Urririk dira eta deneri irekiak.

Gehiago irakurri

Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekukotasunak mintzoak.eus webgunean

Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekukotasunak mintzoak.eus webgunean

2012an, Donibane Lohizuneko herriko etxeak bilketa bat sustatu zuen hiriaren memoria atxikitzeko, hainbat arlo aztertuz: eskulangintza, bizi ekonomikoa, soziokulturala eta kirola adibidez. Lekukotasun guziak Mintzoak.eus plataforman ikusgai dira orain, herriaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker.

Gehiago irakurri

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Maite Barnetche kazetariaren altxorrak Euskal kultur erakundean ikusgai

Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu zuten 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu "Euskal Herria Orai eta Gero" telebista emankizunen baloratzeko. Elkarlan horren ondorioz EKE-ko egoitzan, Uztaritzen, kontsultagarri dago funts paregabe hori.

Gehiago irakurri

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa

Abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Deustuko Unibertsitateko Maialen Moreno Zubeldia Euskal filologia doktoreak mintzaldi bat eskainiko du Baionako Euskal Museoan. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa izanen du aipagai. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Mintzaldia Alemanian preso egon diren lehen Mundu gerlako 10 euskaldunen  grabaketen inguruan

Mintzaldia Alemanian preso egon diren lehen Mundu gerlako 10 euskaldunen grabaketen inguruan

Azaroaren 28an, asteazken arratsaldeko 18:30etan, Maite Deliart-ek mintzaldi bat eskainiko du Uztaritzeko Lapurdi gelan. Euskal kultur erakundeko Ahozko ondarearen balorizazio arduraduna Lehen Mundu gerlan Alemanian preso ziren 10 euskal presoen grabaketen inguruan mintzatuko da. Halaber, Mondragon Unibertsitateko 2 ikaslek egin Maitia nun zira ? dokumentala ikusten ahalko da. Ekitaldia UztaHitzan festibalaren barnean antolatua da.

Gehiago irakurri

Euskal ipuin tradizionalen berridazketaz

Euskal ipuin tradizionalen berridazketaz

Azaroaren 22an, 18:00etan, Baionako Euskal museoan, Errusiako Zientzien Akademiako hizkuntzalaritza Institutuko Natalia Zaika ikertzailea XIX. mendeko euskal ipuin tradizionalen berridazketaren historiaz mintzatuko da. Euskal etnopoloaren labelaren karietara antolatu ahozkotasunari buruzko mintegiaren baitan.

Gehiago irakurri

Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia

Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, 2018-2019an, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi ziklo berri bat antolatzen dute Baionan. Lehen hitzordua urriaren 18an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Egun horretan, Florence Descamps (Historia garaikidean zuzentzeko ahalmena duen Konferentzia irakaslea Goi Mailako Ikasketen Eskola Praktikoan) "Ahozko artxibotik ondare immaterialera: nola heldu?" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Gehiago irakurri

Mintegien eta kolokioen agenda
  • Hitzaldiak
  • Euskal etnopoloa
Euskal balada historikoak 2019/02/21
  • Hitzaldiak
  • Ahozkotasuna
  • Euskal etnopoloa
  • Literatura
Ahozko literatura eta idatzira iragatea : hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVIII-XIX.mendeak) 2019/03/21
  • Hitzaldiak
  • Ahozkotasuna
  • Euskal etnopoloa
  • Kantua
Bretainerazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri 2019/04/18
  • Hitzaldiak
  • Ahozkotasuna
  • Euskal etnopoloa
  • Euskara
  • Literatura
Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz 2019/05/16
  • Hitzaldiak
  • Ahozkotasuna
  • Dantza
  • Euskal etnopoloa
  • Musika
  • Poesia
Samba de Roda, Brasileko kultura ondarearen Zerrendaren barne 2019/06/20
Gehiago…
Laburrean
"XVI. mendean jasotako istorio batzuk nik orain jaso ditut ahoz eta euskaraz " | 2019-01-20, Argia.eus

Mendez mende, belaunaldiz belaunaldi kontatu izan diren istorioak biltzen aritu da Maialen Moreno Zubeldia. Bi urtez Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gaindi ibilirik, guztira 300 ipuin tradizionalez osaturiko bilduma osatu du. Aberastasun hau esku artean, ipuinen artean zein beste ikerlarien bildumekin konparaketak egiten aritu da.

Tags:

Ondare immaterialari buruzko lan-saioak Carcassonne herrian, GARAE etnopoloaren eskutik

2019ko urtarrilaren 14tik 18ra.

Tags:

"Bildu, kontserbatu eta ustiatu ahozko tradizioko musikak Frantzian eta Mendebaldeko Europan (1970-2000)

Marseillan, 2019ko urtarrilaren 9tik 11ra Mucem museoan iraganen den kolokioa hainbat adituren presentzian.

Tags:

Gehiago…