Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa Euskal etnopoloaren berriak Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia

Abian da Euskal Etnopoloaren 2018-2019ko mintegia

2018/10/10

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, 2018-2019an, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi ziklo berri bat antolatzen dute Baionan. Lehen hitzordua urriaren 18an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Egun horretan, Florence Descamps (Historia garaikidean zuzentzeko ahalmena duen Konferentzia irakaslea Goi Mailako Ikasketen Eskola Praktikoan) "Ahozko artxibotik ondare immaterialera: nola heldu?" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

XX. mendearen azken laurdenaz geroztik, giza eta sozial zientziek, ondare erakundeek eta elkarteek ahozko corpus anitz bildu eta artxibatu dituzte. Baina zer egin grabatua izan den hitzarekin? Ahozko lekukotasun bilduma horiek ondare estatusa lortzen ahal ote dute?

Xehetasunak