Sorkuntzaren lekuko

Sorkuntza garaikidearen inguruko ikus-entzunezko erreportaiak

  • Terexa Lekumberri - Pantxika Maitia
  • 2017
  • Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

Euskal kultur erakundeak "Ondarea eta sorkuntza" gaiaren inguruan abiatu gogoeta kolektiboa Kanaldude telebista parte-hartzailearekin ondu ko-ekoizpen batekin gauzatu da 2017an.

Euskal etnopoloaren baitan eramana izan den partaidetza horren karietara hainbat erreportaia eta elkarrizketa eginak izan dira. Bi artista egonaldi eta trukaketa nahiz animazio tarte bat segituak izan dira, bakoitzak bere moduan ohiduraren eta sorkuntza garaikidearen arteko lotura galdezkatzen zuelarik.

  • Hego Lapurdiko Herri Elkargoak Claude Magne koreografoari (Robinson konpainia) eta Andy Scott dantzariari 2017ko maiatzan proposatu artista egonaldiari esker, Gabon-eko ohiko kulturaren parte den M’Vet-aren berreskuratzea galdezkatua izan da dantza garaikidearen bitartez (hari soinu-tresna eta tresna horren laguntzaz kontatzen diren gerla kontakizunen multzoa).
  • Maddi Zubeldia-ri eskainia izan zaion euskarazko idazketa egonaldia, lau astez iragan da Olhetako Ezpeletenian. Alzheimer eritasuna, hitza memorio tresna gisa, baina ere sorkuntza tresna bezala, horiek dira landu dituen gaiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak (Baigorri) Glissant-Chamoiseau-ren « Quand les murs tombent » testuan oinarrituz antolatu trukaketa eta animazio bi egunek (mintzaldiak, eztabaidak, filmak, trukaketa artistikoak), kreolizazioaz, mundialitateaz eta nortasunaz eztabaidatzeko parada eskaini dute (ikus gai honetaz Pablo Martikorenarekin egin elkarrizketa). Itxaro Borda idazlea eta Jon Sarasua ikerlaria gomitatu zituzten karia hortara.

Bost lekuko

Andy ScottAndy Scott Ngoua Gabon-eko Libreville hirian sortu zen 1984an. Bertako Ebene Dance konpainiako dantzari eta koreografo bat da. Bere dantza ibilbidea 6 urtetan hasi zuen, auzotegiko anaia nagusiek akrobazien (zirko eskola), baina ere borroka arteen egitera eramaten zutelarik
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa frantsesez ]

Claude MagneClaude Magne (1959) dantzari eta koreografoak dantza 20 urteetan ezagutu zuen. Orduan, erabaki zuen Hego Ameriketara bakarrik joatea. Han, lau hilabetez, espiritualtasuna eta komunikazioa deskubritu zituen Perutar Amazoniako indiar dantzaren bidez. 
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa frantsesez ]

Itxaro BordaItxaro Borda euskal idazlea 1959an sortu zen Baionan. Oragarren hazi eta ikasketak Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean egin zituen. Luzien Etxezaharreta-rekin batera, Maiatz aldizkariaren sortzean parte hartu zuen 1981ean.
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]

Jon SarasuaJon Sarasua (1966, Aretxabaleta), 1996az geroz Informazioaren Zientzietan doktorea da. Gaur egun, pentsamenduaren historia irakasten du Arrasateko Giza-zientzien eta hezkuntza-zientzien Unibertsitatean.
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]

Maddi ZubeldiaMaddi Zubeldia 1961ean sortu zen Donostian. Hamaika urteetan bere familia Ziburura etorri zen bizitzera, Landesetako Mesos herrian transizio garai zaila ukan ondoan (1967-1972). Hortik aitzina, kulturaz osoki gozatzen hasi zen, hala nola euskal kantuak eta dantzak Bixintxo taldean praktikatuz.
[+] Gehiago irakurri [ Elkarrizketa euskaraz ]

Ko-ekoizpena:

Logoak