Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa Mintegiak eta kolokioak Iragana orainaldian: Historia, oroimena, ondarea, ahozko artxiboen ikuspegitik

Iragana orainaldian: Historia, oroimena, ondarea, ahozko artxiboen ikuspegitik

Dordoinako ibarraren adibidea

  • Armelle Faure
  • 2017-11-09
  • Hizkuntza: Frantsesa

Bigarren Mundu Gerla bururatzean, Frantses estatuak urtegi handiak eraikitzen ditu argindarra ekoizteko. Hamar bat herri irentsiak dira. 70 urte geroago, Dordoina-Garaian, ahozko artxiboak eginak dira tokiz aldatuak izan diren familiekin.

Armelle FAURE antropologoa eta nazioarteko aholkulariak hamar bat urte pasa ditu Afrikan, Asian eta Madagaskarren, Munduko bankuaren operazio batzuen karietara bereziki. Bere lanean, biztanleen, lurraldearen eta modernizazio azpiegitura handien arteko loturak aztertzen ditu, eta bereziki antolaketa proiektuek eragiten dituzten biztanleen desplazamenduak. Frantzian, Dordoinako ibarrean, XX. mendean tokiz aldatuak izan diren biztanleen lekukotasunak bildu ditu azken urteetan. Biztanle horien lurrak eta etxeak urez estaliak izan ziren urtegi hidroelektriko andana bat eraiki ondoren. 

Bibliografia adierazgarria

  • Le pays bissa avant le barrage de Bagré. Sepia argitaletxea, 1996
  • Bort-les-Orgues, les mots sous le lac. Récits et témoignages d’avant le barrage. Privat argitaletxea, 2012
  • Voyage à Diên Biên Phu : retour aux racines sur les lieux de bataille. Elytis argitaletxea, 2014
  • 100 témoignages oraux. La vallée de la Dordogne et ses 5 grands barrages. Patrimoine, barrages et habitants. Guide des sources/catalogue. EDF eta Corrèze eta Cantal-eko Artxiboak, 2016
Iragana orainaldian: Historia, oroimena, ondarea, ahozko artxiboen ikuspegitik

Armelle Faure (argazkia: Biarritz Studio Photo)