Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Euskal etnopoloa

Euskal etnopoloa

Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari "Etnopoloa" labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.

Euskal etnopoloaEuskal kultur erakundeak jakitate eta kontserbazio ondare polo bat garatu du (ahozko bilketari buruzko Eleketa programa, kultura ondare immaterialaren inbentario fitxak), berrikuntzari, heziketari eta sorkuntzari itzulia.

Ibilbide horretan, partaidetza zientifikoak lotu ditu EHESS-ko Georg Simmel zentroarekin, bereziki « ondarea eta sorkuntza » gaiaren hurbilketa antropologikoari buruz. Georg Simmel zentroa, EHESS-aren baitan historia, etnologia, zuzenbide eta literatura ikerlariak biltzen dituen giza zientzien diziplinarteko laborategi bat da.

Interes zientifiko eta kulturala bera zutela oharturik, EKE eta EHESS bi erakundeek beren elkarlana gauzatu dute Kultura eta Komunikazio Ministeritzak 2017ko urtarrilaren 12an eman « Euskal etnopoloa » labelaren karietara.

Partaide instituzionalak:

  • Akitania-Berriko Eskualdeko Kontseilua
  • Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
  • Euskal Hirigune Elkargoa

Partaide zientifikoak:

  • Pirinio Atlantikoetako departamenduko artxiboak (Departamenduko kontseilua), Baionako eta Euskal Herriko Poloa (Marie Landelle, zuzendariordea, Baionako eta Euskal Herriko artxibo poloaren arduraduna)
  • IKER, CNRS-eko 5478 UMR-a
  • Baionako Euskal Museoa
  • Baionako Mediateka
  • Euskaltzaindia
  • Euskal Herriko Unibertsitatea Donostian
  • Euskararen Erakunde Publikoa
  • Eusko Ikaskuntza

Baliabideak