Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Lan ardatzak eta helburuak Batekmila programa 2004-2007ko ekintzen zerrenda

2004-2007ko ekintzen zerrenda

Sailak
Ekintzak

Animazioak haurrentzat


  « BAT BIGA HIRU » saila Irakurketa, idazketa

Hiru saretako ikasleekin eramana izan da

 Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen Batekmila egitasmoaren barnean eramana izan den « Bat biga hiru » sailak arrakasta handia ukan du, orotara 30 ikastegitara hedatu baita.

Lehenik, ikastoletako eta eskola publikoko eta pribatuko 600 haurrek parte hartu dute. Haur bakoitzak hiru lan bazituen egiteko, idatzizkoa, apainketakoa eta gogoz ikastekoa.

Gero, haur guzien lanak bildu ondoan, erakusketa handi bat apailatua izan da eta publikoak ikusi ahal izan du Luhusoko kultura salan martxoaren 25ean eta 26an.

Eskolarteko elgarretaratzea larunbat arratsaldean iragan da eta 400 jende bidu dira, ttipi eta handi. Eskola andana batek zerbait prestatua zuen eta orotara 120 haurrek zerbait eskaini dute, dela kantu, dela antzerkitxo, Oxobik eta Daniel Landartek euskaratu alegiak oinarritzat hartuz.

Arratsaldea biziki ederki bururatu da : Haurrock taldearen inguruan plantatu dira
120 haurrak eta denek batean eman dituzte Philippe Alborek musikatu hiru alegia.

Animazioak haurrentzat

   IRAKUR-TRUKA saila

Euskaraz irakurtzeko nahikariaren garatzea

 Baionako, Kanboko eta Uztaritzeko ikastolek proposaturik Euskal kultur erakundeak « BatekMila » bere egitarauan sartu du « Irakur Truka » egitasmoa, euskaraz irakurtzeko nahikaria sortarazi nahiz.

Lehen urratsa : 10 idazle irakurtzeko
Baionako, Kanboko eta Uztaritzeko ikastolako irakasleak elkartu dira hamar idazlen lanak hautatzeko eta beren 9-10, 10-11 urteko ikasleei irakurarazteko.

Bigarren urratsa : Ikasleen eta idazleen arteko topaketa martxoaren 2an iragan da Uztaritzeko Lapurdi Zentroan.

Idazleak haurrekin bildu dira. Hauek ziren : Antton Kazabon, Daniel Landart, Juan Kruz Igerabide, Iñaki Zubeldia, Pantxoa Etchegoin (itzultzailea) eta Marko Armspach (marrazkilaria).

Ikas pedagogia zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak beren laguntza ekarri die ekitaldiari.


 Literatur



Kirmen Uribe poetaren obra frantsesez

Bordeleko Théâtre des Tafurs taldeak frantsesera itzuli euskal olerkari baten poemekin ikusgarri bat egin nahi zuela eta, Euskal kultur erakundeak erabaki du egitasmo horren Batekmila bere egitasmoan sartzea.

Euskal kultur erakundeak bere gain hartu ditu :

  •   frantsesezko itzulpenaren gastuak (Kattalin Totorikak egin du lana) ;
  •  liburuaren argitalpenaren gastuetan parte du (Bègles hiriko argitaletxe batek plazaratu du liburua frantsesez eta euskaraz, eta « Bitartean, heldu eskutik » bilakatu da « Entre temps, donne-moi la main ») ;
  •  animazoak antolatu ditu : Kirmen Uriberen mintzaldi bat Uztaritzen, Kirmen Uribe eta Mikel Urdaingarin kantaria Biarritzeko mediatekan eta Théâtre des Tafurs taldearen ikusgarri bat Angeliko mediatekan, Translatines festibala denboran.

Animazio kulturalak Baionako ospitalean

(2004ko urtarrilan izenpetu hitzarmena gogoan)

 Euskal kantu tailerra antolatu dugu Donibane-Lohizuneko Trikaldi eta Udazkena zahar etxeetan,  kantu liburuxka bat egina izan da egoiliarrekin eta hauetarik batzuk parte hartu dute Begiraleak elkarteak apirilaren 23an antolatu euskal kantu egunean  ;

Bestalde, amaetxean, haur bat ukan duten familiei proposatu zaizkie azken opari kulturalak. Ehun bat euskarazko haur eta gazte liburu (Eusko Jaurlaritzak eskainirik) banatu ditugu ere zerbitzu ezberdinetan (Donibane Garaziko laguntza zentroan, Passerelles, Arc-en-Ciel, pedopsikiatrian, larrialdietan).

Animazio kulturalak BAB2 galeria nagusian

Bi hitzordu proposatuak izan dira urtean zehar :

  • Udan, galeria nagusiaren animazioa trikitilariekin Baionako besten bezperan euskal kantuen liburuxka bat banatuz eta jendeak kantatzera gonbidatuz ;
  • Eguberriz, Olentzeroren ibilaldiak eta ipui kondaketak dantzari-musikariek lagundurik. (Ohartaraz dezagun aitzineko urtean egin Olentzero erakusketak arrakasta ederra ukan duela. Ale bat egon da 15 egunez BAB2ko atseden gunean, bigarren bat Biarritzeko ikastolan, gurasoek galdeginik, hirugarren bat Baionako Loreztia saltegian, Hiruki elkartearekin antolatu animazioen karietara eta azken bat Mauleko liburutegian, Ikas elkartearen partaidetzarekin).

Sorkuntza


BatekMila ikusgarria (lehen emanaldiak 2005eko azaroaren 4 eta 5ean)

Euskal kultur erakundeak arte mota desberdinak batzen dituen ikusgarri bat ekoiztu du Théâtre du Rivage, Ballet Biarritz Junior, Laurent Martin musika-egilea eta Beñat Achiary kantariarekin.  Sorkuntza garaikide hau Jean François Cerquand-en Euskal Herriko leienda eta ipuinetan, Otxobiren alegietan, Jean Barbieren euskal leiendetan eta Gipuzkoako Zinta Dantzan oinarritzen da. Gai unibertsalak aipatzen ditu eta jende mota guzieri zuzendua da.

Ondarea

"Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak" ikerketa (2004-2005, aurkezpena 2005eko irailaren 17an)

Praktika kulturalei eta nortasun kolektiboari buruzko inkesta handia (kuantitatiboa eta kualitatiboa). Euskal Herri osoan 3500 pertsona galdezkatuak izan dira, horietan 1600 ipar Euskal Herrian.

Ondarea

"Nola bizi gure nortasuna kultura askotako gizartean ?" (2005eko irailaren 16an)

Christian Coulon-en mintzaldia ondarearen egunen karietara.

Informazioa Komunikazioa

Euskal Herriko kantuei eta musikei buruzko CD-Roma (2005)

CD Rom hau kultura programatzaileei zuzendua da, euskal artisten promozioaren laguntzeko, bereziki Euskal Herritik kanpo.

Informazioa
Komunikazioa

Euskal Herriko Aurpegiak DVD-aren argitalpena (2005eko iraila)

Euskal Herriko aurpegi ezberdinen (musika, kantua, kultura, hizkuntza, etab.) aurkezpena lau hizkuntzatan







Informazioa Komunikazioa

"Euskal kultura eta hiriko eremu publikoak : komunikazio erronkak" memorioa  (2005eko apiriletik irailera)

Bordale IIIko Informazio eta Komunikazio Zientzien Erakundean komunikazio ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek memorio bat idatzi du gai horren inguruan, Baiona Angelu Biarritzeko BAB 2 merkatal gunean oinarrituz.

Helburua, horrelako tokietan euskara eta euskal kultura nola balora daitezken asmatzea zen, publikoaren kultura aniztasuna kontutan hartuz






Topaketak-Trukaketak
Iakutiar artisten egonaldia (2005eko maiatzaren 25etik 28ra)


Iakutiako (Ekialdeko Siberia) bi musikari Euskal Herrira etorri dira. Beren egonaldiaren denboran, topaketak egin dituzte tokiko musikari eta ikasle batzuekin.

Bestalde, kontzertu bat eman dute Maulen maiatzaren 28an, Mixel Etxekopar eta Beñat Achiary-rekin

Informazioa Komunikazioa

 www.bertsulari.com webgunearen sortzea

Akitaniako BNSA-rekin eta Eskualdeko Kontseiluarekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak www.eke.org. atariaren barnean dagoen webgune bat sortu du. Bere helburua bertsularitza ahalik eta publiko zabalenari ezagutaraztea da.

Informazioa Komunikazioa

www.eke.org euskal kulturaren internet atariaren sortzea : (2004ko otsaila-2005eko apirila)

"BatekMila" programaren barnean, 2004ko otsailean, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren internet ataria garatzen hasi zen, http://www.eke.org webgune zaharra berrituz halaber.

Egitasmoaren xedea informazio eta komunikazio teknologia berrietan oinarritu zerbitzu multzo bat lau hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez, inglesez, gazteleraz) eskaintzea da

Sorkuntza topaketak

Sylvain Luc eta bere gomitak (2005eko otsailaren 5ean Luhuson eta 6an Getxon)

Sylvain Luc-en gomitak :

Euskara

Kostaldeko ospitalea

2004ko urtarrilaren 6ko partaidetza hitzarmenak finkatu lan ildoen jarraitzea :

  • Hitzarmen eta dokumentu ezberdinen itzulpenak
  • Seinaletika
  • Kultura animazioen antolaketa  
  • Euskal Herriko Aurpegiak ukipen pantailaren ezartzea
  • 2005eko udaberria : ekintzak ama-etxean : "euskara kit" baten eskaintza buraso berriei :  "Euskara, euskaldunen hizkuntza" liburuxka, euskal izenen zerrenda bat eta euskarazko esapide batzu, CD bat euskal seaska kantu batekin eta euskararen transmisioari buruzko dokumentu batekin.
  • Euskal kultur erakundeak eta Kostaldeko Ospitaleak partaidetzan antolatu "Berezitasun genetikoak : aplikazioak eta hizkuntzarekiko balizko loturak" mintzaldia 2005eko apirilaren 15ean, ostiralez iragan zen Baionako Merkataritza Ganbarako entzutegian
  • Xehetasun gehiago

Heziketa ekintzak-Kultura ibilbideak

BatekMila programa

Erakaskuntza elebidun publikoko 11 erakasleren parte hartzea izan duen trebakuntza Plan Adademikoaren ondotik, Euskal kultur erakundeak Batekmila egitasmo berrian parte har dezaten proposatu die "Bat-Biga-Hiru" deitu programaren bidez.

Ikasleak hiru ariketa egin behar ditu :

  • hitz bat hautatu (zergatia azaldu 10 lerrotan eta ilustratu)
  • bi erran-zahar hautatu eta ahal bezain ongi idatzi
  • hiru alegia hautatu, ber-idatzi eta gogoz ikasi

Programa horren jarraitzeko, ardatz batzu proposatuko dira.

  • triptikoen erakusketa Sarako Biltzarrean
  • irrati emankizunen egitea
  • idazkiak gaika sailkatu eta Batekmila erakusketan sartuko den CD Rom bat egintea
  • Xehetasun gehiago

Animazioak eta hedapena

Euskal kultura BAB2 merkatal gunean (2005)

  • Otsailean, txalapartari buruzko ukipen pantailaren aurkezpena eta Maialen Errotabehere kantariaren emanaldia
  • Abuztuan, Euskal Herriko Aurpegiak ukipen pantailaren aurkezpena eta animazioak euskal kantu eta soinu-tresnekin

Sorkuntza-topaketak

Lagunarte konpainia-Sao Tomeko musikariak (2004ko bukaera)

Lagunarte euskal konpainiako eta Sao Toméko musikarien arteko topaketa egitasmoaren hirugarren zatia.  Uhartedian egin esperientzia berri horretan, disko baten egiteko mamia bildua izan da.

Sorkuntza-topaketak

Ethnic Heritage Ensemble eta Lagunarte konpainia (2004ko urriaren 31tik azaroaren 4a arte Baionako Balichoneko MVCan)

Afro-jazz musikari amerikar batzuen egonaldia. Kantu, perkusio tailer batzuen animazioa, topaketa Lagunarte konpainiarekin eta kontzertua. 

Sorkuntza-topaketak

Urmuli boskotea eta Agotak hirukotea (2004ko irailaren 21etik 24ra Hazparnen)

Georgiako bost kantari-musikariren egonaldia. Topaketak Biligarroak musika eskolako haurrekin eta Agotak euskal taldearekin. Kontzertua.

Euskara

Xaharren Urratsetik (2004ko udaberriaz geroztik)

Euskal kultur erakundearen eta Caisse d'Epargne bankuaren arteko hitzarmenaren karietara, hiru zahar-etxe aukeratuak izan dira egitarauan parte hartzeko. Helburua belaunaldien arteko zubien sortzea da.

Hauxe izan da ekintzarik aipagarriena : Donapaleuko Sainte Elisabeth zahar-etxeko 10 egoiliarren lekukotasunekin egin erakusketa elebidunaren aurkezpena ikastolako eta eskola pribatu elebiduneko haurrei Donapaleuko mediatekan

Euskara

Ekitaldi berezia arnogintzan (2004ko ekaina)

Irulegiko arnoaren dastatzea euskaraz, Igor Elorza eta Michel Aire Xalbador bertsularierekin. Liburuxka  baten osatzea arnoaren inguruko hiztegiarekin.

Animazioak-Trukaketak

Euskal eta okzitaniar aste kulturala (2004ko martxoaren 28tik apirilaren 2a arte Angelu)

Topaketaren inguruko aste kulturala Euskal kultur erakundeak eta Okzitaniar erakundeak, Angeluko Herriko Etxearen partaidetzarekin antolatua.