Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Lan ardatzak eta helburuak Gure erakusketa ibiltariak Kantuketan erakusketa soinuduna

Kantuketan erakusketa soinuduna

Euskal kantua erakusten eta entzunarazten du "Kantuketan"-ek. Soinuz eta irudiz bete ibilbide harrigarri bati jarraituz, euskal kantuaren historia, gizartean duen lekua, euskal populuarekin daukan barnetikako harremana eta bistan dena, gaur egungo aktualitatea eta aniztasuna deskubrituko ditu bisitariak.

Etxahun Iruri-ren bozaren oihartzunetatik Su Ta Gar-en "heavy metal" durundietara, Idahoko basamortuan 1940ean grabatu euskal artzainaren bertsoetatik Anari gaztearen doinu hauskorretara, zirrara orotan izanen da nagusi.

Ikus Kantuketan bideoa (Windows Media Player - emari ttipikoa)

Ikus Kantuketan bideoa (Real Media Player - emari ttipikoa)

Bisitaria boz eta musika unibertso batean sartuko da erakusketan berean entzun daitezkeen 4 orduko grabaketak eta abestirik ederrenetan murgilduko duen ustegabeko soinudun "dutxa" bati esker.

"Kantuketan" kantua entzun ezazu
- Flash irakurgailuarekin
- Windows Media Player formatuan (1,19 mo) 
- Real Player formatuan (2,6 mo)

"Kantuketan" kantua telekarga (MP3 formatuan - 4,6 mo)

Beste baliabideak