Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Lan ardatzak eta helburuak Kultura eta teknologiak Eduki programa (2007-2008) Eduki tailerren antolaketa eta edukia

Eduki tailerren antolaketa eta edukia

Eduki programaren jarraipen pertsonalisatua hiru lan fasetan gauzatu da. Orotara Euskal kultur erakundeko animatzaileak bere lan-denborako 35 oren inguru eman ditu proiektu bakoitzaren zerbitzuko.

Ondotik aipatzen den lan-metodologoia elkarte bakoitzaren beharren arabera egokitua izan da anitzetan. Ondorioz aipatzen den oren kopuruen banaketa printzipiozkoa baizik ez da.

1/ Diagnostikoa : lau oreneko saioa elkartearen egoitzan
  • Informazio eta komunikazio teknologien erabileraren neurtzea
  • Interneteri buruzko igurikimenen eta helburuen finkatzea
  • Web argitalpen egitasmo baten zehaztea eta idaztea

Diagnostiko saioaren ondotik, EKE-ko animatzaileak egoeraren azterketaren eta internet egitasmoaren sintesia egin du. Hori izanen da kargu txostenaren oinarria. Kondutan hartzekoa da eraman diren egitasmoak formakuntzaren iraupenaren araberakoak izanen direla : xumeak eta epe laburrekoak bainan balio handikoak informazioen eta eduki berezien hedapenari begira.

2/ Egitasmoaren gauzatze teknikoa : 4 oreneko 3 saio elkartearen egoitzan (edo zibergune batean)

  • Edukien prestakuntza eta hoberenerapena
  • Balorapen tekniken hautaketa eta egokipenak egitasmoari
  • www.eke.org webgunean sarean ezartzea

EKE-ko animatzaileak 12 oren eman ditu egitasmo bakoitz, jarraipen saioetaz bestalde, elkarteen araberako teknika eta metodologia aterabide egokienak aurkitzeko.

3/ Egitasmoaren ebaluazioa : 4 oreneko saioa elkartearen egoitzan

Bisiten estatistiken bilketa, publikoaren parte hartzearen kuantifikazioa

  • Azterketa kualitatiboa
  • Orientabide berrien zehaztea (internet egitasmo berria...)

Noski, programan parte hartuko duten elkarteek Euskal kultur erakundearen laguntza metodologikoa eta teknikoa ukan dute formakuntzak iraun duen bitartean. Espazio bat ireki zen www.eke.org extranetaren barnean (solasguneak, blogak, alegiazko tresna kutxa...) programan parte hartzen zuten elkarteek datuak, baliabideak eta esperientziak truka zitzaten.

Saio pratikoak elkartearen usaiako lan ingurumenean iragan ziren, ahalaz, bere informatika materiala baliatuz, egitasmoa egoera naturalean eramana izan zedin. Bestalde, beharren arabera, Euskal Herri barnekaldeko ziberbaseak lagungarriak izan ziren.