Arraunketan, aurraunketan en el Rio Nervión

Arraunketan, aurraunketan en el Rio Nervión

Uraren soinua,
bizkarra tente jartzeko aginduak erdaraz
buelta emaiok ontziari,motel! 
Arraunketan, arraunketan
euskaraz ez, eta erdaraz.

Arraunketan, arraunketan
por el gran Nervion
nerbioetatik jarri naiz gorri
Ibaizabal erdaldundurik entzunik.

Arraunketan, arraunketan
veintidos paladas
aupa mutilak!
Y arriba chaval
emaiok buelta euskararen ontziari.

Arraunketan, arraunketan
atras egiten dugu
adelante egin ahal izateko
hori da arrauna:
atzekoz aurrera
beti aurrera
karramarroen uharte euskaldun honetan.

Copyleft: Ainara Maia Urroz