Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Kultur eragileen errepertorioan agertu

Kultur eragileen errepertorioan agertu

Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artisten eta eragileen errepertorio bat kudeatzen du.

artistak.gifErregularki eguneratua den errepertorio horren helburua ahal bezainbat artista eta eragile ezagutaraztea da (kultura elkarteak, formatzaileak, agenteak, hedatzaileak, ikusgarri gelak, teknikariak...), norberaren harreman-datuak fitxatan zabalduz eta sailkatuz aktibitate motaren arabera.

Errepertorioa 11 atal nagusitan banatzen da :

  1. Euskara
  2. Ondarea
  3. Euskal diaspora
  4. Euskal kantua eta musika
  5. Bertsolaritza
  6. Euskarazko literatura
  7. Euskarazko ipuina
  8. Euskarazko antzerkia
  9. Euskal dantza
  10. Zirko eta karrika arteak
  11. Arte bisualak
     

Errepertorioan agertzeko moldea

Datu-base horretan agertzeko galdea egin behar zaio Euskal kultur erakundeari. Azpimarratzekoa da errepertorioan izena ematea dohain dela.

Haatik errepertorioan onartua izateko zonbait irizpideren betetzea eskatzen da, bereziki arlo artistikoetan agertu nahi dutenentzat. Orohar, onartzen dira errepertorioan Iparraldean sortu edota bizi diren euskal kulturaren inguruan lan egiten duten artistak edota eragileak (elkarteak, enpresak, egiturak...).

Eguneratze lana

Euskal kultur erakundeak datubasea hone kudeaketa bere gain hartzen badu ere eragile guzien parte-hartzea espero da ahal bezain usu eginen den datu-eguneratze lanari begira. Ondorioz, nahi izanez gero, eragile bakoitzak bere fitxan agertzen diren harreman-datuen egokitzapena galdegin lezake EKE-ko lantaldearekin harremanetan jarriz.

Xehetasunak

  • Xehetasunak ukaiteko eta errepertorioan parte hartzeko Euskal kultur erakundera deit (Tel. 05 59 93 25 25) edo mezu bat bidali helbide honetara .
  • Bestalde errepertorioaren irizpide zehatzak eskuragarri dira ere.
Datu pertsonalen babesa

Euskal kulturaren ataria (www.eke.org) CNIL erakundean deklaratua izan da eta bere txosten erreferentzia 108 16 42 da. Biltzen diren datu pertsonalak 1978ko urtarrilaren 6ko "Informatique et Libertés" lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/UE Europear Araudiaren (2018ko maiatzaren 25etik goiti aplikatzen dena) xedapenak segituz tratatuak dira.
Ondorioz, dagozkizun datuen ikusteko, zuzentzeko, eskuratzeko eta ezabatzeko, bai eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu. Eskubide horren baliatzeko, harremanetan sar zaitez: Euskal kultur erakundearekin - Lota - 64480 Uztaritze
.
Gehiago jakin