Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak

Albiste profesionalak

Kultur eragileei zuzendutako albiste haria.

Euskal kultur erakundeko 2018ko kultur egitasmoa: elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

Euskal kultur erakundeko 2018ko kultur egitasmoa: elkarte-kideen partaidetza eskaeren inguruko erabakiak

2018/01/05

100 partaidetza eskaera baino gehiago eskuratu ditu Euskal kultur erakundeak bere elkarte kideen ganik. Euskal kultur erakundeko lantalde profesionalak txostenak aztertu ditu eta 2018ko urtarrilaren 27an biltzekoa den administrazio kontseiluak deliberoak hartuko ditu.

Gehiago irakurri

KIMU deialdiaren hirugarren edizioa

KIMU deialdiaren hirugarren edizioa

Donostia Kulturak eta Euskal Kultur Erakundeak Kimu programaren hirugarren deialdia martxan ezarri dute. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan formakuntza programa bat eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izanen dira. Deialdia zabalik izanen da 2018ko urtarrilaren 7a arte.

Gehiago irakurri

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute 2017ko azaroaren 30ean, Donostian. Gaia: arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2018. urterako partaidetza eskaera txostenak

Euskal kultur erakundeko 2018. urterako partaidetza eskaera txostenak

2017/10/06

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2018. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak postaz eskuratu dituzte. Eskaerak 2017ko azaroaren 13a aitzin itzuli beharko dira.

Gehiago irakurri

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi / Instep Aquitaine) informazio bilkura antolatzen dute irailaren 28an, Ikas euskal pedagogia zerbitzuan, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai. Izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

Departamenduak,  Euskal kultur erakundeak eta beste anitz egiturek (Euskararen erakunde publikoa, Ikas, Canopé, Seaska...) euskarazko arte eta kultura heziketari buruzko tailerrak antolatuko dituzte 2017ko azaroaren 29an, 13:45etik 17:00etara Baionako Marracq kolegioan. Euskarazko erakaskuntzako 3 sailetako lehen mailako et kolegioetako erakasleei zuzendua da.

Gehiago irakurri

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa berriz abian

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa berriz abian

"Euskal kultura bizi gaur egun" izeneko arte eta kultura heziketarako ibilbidea berritu dute Euskal kultur erakundeak, Euskal museoak eta Baionako mediatekak 2016-2017. ikasturterako. Esperimentazio modura eramana izan zena iaztik Baionako René Cassin lizeoko 2.eko ikasle batzuekin euskal kultura eta arte adierazpenak ezagutu nahi dituen Akitania Berriko edozoin kolegiori edo lizeori irekia da orain.

Gehiago irakurri

Numerikoa EKE-ko elkartekideen eta Iparraldeko euskal artisten zerbitzuko

Numerikoa EKE-ko elkartekideen eta Iparraldeko euskal artisten zerbitzuko

2017/05/30

Nola ezar numerikoa Euskal kultur erakundeko elkartekideen eta orohar Iparraldeko euskal artisten zerbitzuko ? Euskal kultur erakundeak inkesta bat zabaldu du elkarteen eta artisten egitasmoak hobeki laguntzeko tresna numerikoen bitartez. 

Gehiago irakurri

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak abiatu dute Arte eta Kultura Heziketan ari diren kultur eragileen labelizazioa

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak abiatu dute Arte eta Kultura Heziketan ari diren kultur eragileen labelizazioa

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak, arte eta kultura heziketan ama eskolatik lizeora arte ari diren kultur eragileen labelizazio dispositiboa abiatu dute. Ezagupen hori lortuko dutenak Canopé sareak lehen eta bigarren mailako irakasleei banatzen dien kultur eragileen zerrendan sartzen ahalko dira. Egitura publiko bat edo elkarte bat izan behar da hautagai izateko. Hobetsiko dira kalitatezko euskarazko kultur eskaintzak.

Gehiago irakurri

Albiste profesionalak emailez

Harpidetu kultur eragileei zuzendu albistegi profesionalari: deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila

Berria!
Ostiralero argitaratutako azken albisteen aipamena eskuratu nahi dut ere nire e-postara.
(gurutze bat ezar kutxatilan)

Laburrean
Mugaz gaindiko sorkuntzarako laguntzak | Bitamine Faktoria 2018

Deialdi honen bidez Bitamine Faktoriak bakarkako sortzaileen eta taldekakoen proiektuak nahiz ekoizpen espazio iraunkorren eta kultur eragile independenteen ekimenak bultzatzen ditu, eta horren bidez lagundu egiten du lekuko sortze ehuna indartzen eta herritarren artean hedapen handiagoa lortzen. Parte hartzeko epea: 2018ko martxoaren 5a.

Tags:

Sortzaileen Katalogoa

Gotzon Barandiaran-ek Berria egunkariaren laguntzaz osatu euskal sortzaileen katalogoa (antzerkia, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, ikus-entzunezkoak, literatura, musika).

Tags:

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa iraganen da 2018ko apirilaren 2tik 7ra, Aulestin (Bizkaia). Zabalik da izena emateko epea. Arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!

Tags:

KANALDUDE-ren proiektu deialdia

Kanaldude webtelebistak, 2018an, Akitania Berriarekin abiatu 2018-2020ko Helburu eta Baliabide Kontratuaren karietara, proiektu deialdi bat zabaltzen du. Proiektu-deialdiaren bururatzea: 2018ko martxoaren 30a.

Tags:

Azkaingo argazki bideak 2018: deialdia

Zilargia elkarteak hautagaitza deialdi bat abian jartzen du berrogeita hamar bat argazkilariren obrak erakusteko asmoz. Gaia: erritoak, sinboloak eta askatasuna. Hautagaitza deialdiaren epemuga 2018ko martxoaren 18an amaituko da.

Tags:

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Tags:

Amaturren ekimen artistikoak eta kulturalak bultzatzeko fondoa

Urtero Frantziako kultur ministeritzak zabaltzen duen deialdi hau amaturren ekimenen aniztasunaren erakusleiho bat izan nahi du ondoko alor guzietan: musika, antzerkia, dantza, arte bisualak eta plastikoak. Hautagaitzarako txostenak helarazteko epea: 2018ko martxoaren 1a.

Tags:

Elkarte-kideen formakuntzak sustatzeko deialdia

Frantziako estadoak elkarte biziaren garatzeko eta sustatzeko diru-laguntzak bideratzen ditu FDVA izeneko dispositiboaren bitartez. Urtero bezala elkarteetako kideen formakuntza diruztatzeko deialdia abiatua da. Hautagaitzarako txostena otsailaren 22a arte helaraz daiteke.

Tags:

XV. Teatro laburreko Gidoien Saria

Kafe Bar Bilbaok, Tartean teatroak lagundurik "Teatro Laburreko Gidoien Saria" lehiaketaren 15. ediziora dei egiten du. Kafe-teatrorako edo formato txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkezten ahal dira. "Formato txikia"-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa "erreza" izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabegera. Parte hartzeko epea: 2017ko abenduaren 31.

Tags:

Abian da Idazle gazteentzako Azkue Literatur sarien deialdi berria

Idazle gazteentzako euskarazko R. M. Azkue Literatura Sarien deialdi berria egin du Akademiak. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu. Sari hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio edo olerki-lan aurkez daiteke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik. Hori bai, lanak originalak izan behar dute eta argitaratu gabeak. Originalak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 22an amaituko da.

Tags:

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" EHUko ikasketa osagarriak Donostian

Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara ikasketa osagarriak eskainiko dira Donostiako EHUko irakasle eskolan. Aurreko ikasturteko bideari jarraituta, Leioan eskaini ziren ikasketen parekoak izango dira. Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago. 2017ko azaroaren 21etik 2018ko uztailaren 3ra.

Tags:

Akitania Berriko elkarte-dinamikak

Akitania Berriko CESER erakundeak egindako azterketaren emaitzak.

Tags:

Gehiago…