Euskal kulturaren "Ekimen" sariaren 2013ko edizioa abian

2013/07/18

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" saria berriz eramaitea erabaki du. Sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Iparraldean, euskara eta euskal kulturari lotuak direnak, eta hori arlo ezberdinetan (literatura, kantua, musika, dantza, gorputz-adierazpena, antzerkia, ikerkuntza, ikus-entzunezkoa, teknologia berriak, etab.). Parte hartzeko epea: 2013ko urriaren 2a.

Euskal kulturaren "Ekimen" sariaren 2013ko edizioa abian
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Sari honen lehen xedea, dohaina duten gazteen eta proiektu berritzaileen sustengatzea da. Proiektu eramaileek, bakarka ala taldeka parte har lezakete. Txostenak paperezko euskarrietan edo KD batean (2 aletan) jarriak utzi beharko dira 2013ko urriaren 02ko 16:00etan berantenik.

Saria, 10 000 eurokoa izanen da eta epaimahaiak kopuru hori saritu bati eskaintzea edo hainbat sarituen artean banatzea erabakitzen ahalko du.

Proiektuak helbide honetara igorri beharko dira: S.I.S.C.B - Ghislaine Lafargue - Baionako Herriko Etxea Maréchal Leclerc karrika, 1a - 64100 Baiona.

"Ekimen" sariaren banaketa, 2013ko azaroaren 30an iraganen da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)