Finantzamendu bilaketari buruzko jarraikitze kolektiboa

2016/07/11

Sport Pyrénées Emploi eta Instep Aquitaine egiturek, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo bat antolatzen dute finantzamendu bilaketari buruz. Iraila eta azaroa artean iraganen da. Izenak 2016ko uztailaren 30eko eman behar dira

Finantzamendu bilaketari buruzko jarraikitze kolektiboa
Argazkia: EKE

Elkarte munduak gero eta zailtasun ekonomiko gehiago ditu, bereziki bere enpleguen eta ekintzen iraunkortasuna segurtatzeko : alor ezberdinetako egitura anitzinek, diru partaidetza eta diru iturri mota ezberdinak garatzeko behar gorria sentiarazten dute. Finantzamendu publikoen apaltze azkarra dela eta, elkarteek desberdinki lan egin behar dute. Geroz eta gehiago, diru iturri pribatuengana joan behar dute eta autonomiaren kezkarengatik, autofinantzamendu aukera ezberdinak landu behar dituzte. Lurralde erreformaren eta politika publikoen aldaketaren testuinguru batean, kulturaren alorra bereziki hunkitua da. Kultur elkarteek lurraldean duten erroztatzea gero eta gehiago landu behar dute. Bestalde, lurraldeko kolektibitate eta eragileekilako harremanak garatu behar dituzte ere.

Ondorioz, Sport Pyrénées Emploi eta Instep Aquitaine egiturek, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo bat antolatzen dute finantzamendu bilaketari buruz.

Kasu, izenak 2016ko uztailaren 30eko eman behar dira.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)