Sentsibilisazio gaualdi bat denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketaz elkarte munduan

2013/04/04

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa lantzeko sentsibilisazio arrats bat antolatzen dute 2013ko apirilaren 18an, 18:00etatik 21:30etara, Uztaritzen.

Sentsibilisazio gaualdi bat denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketaz elkarte munduan
2012an egin zen formakuntza baten argazkia (argazkia: Maddalen Dupuy - EKE)

2013an ere elkarteei eta orohar euskal kultur eragile guziei zuzenduak diren informazio eta sentsibilizazio saio desberdinak antolatuko ditu Euskal kultur erakundeak DLA tokiko laguntza dispositiboari esker.

Lehen saioa apirilaren 18an iraganen da 18:00etatik 21:30etara Uztaritzeko Lapurdi gelan. Urririk da eta kultura elkarteei, artistei eta tokiko elkargoetako langileei irekia. Izena eman behar da aldiz.

Gaia: Denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa

Helburu pedagogikoak: sentsibilisazioa gai hauetaz

  • denboraren kudeaketa,
  • lehentasunen kudeaketa, ezustekoen kudeaketa, urgentziaren nagusikeriari buru egitea,
  • lana dagokion epean eraginkorki egitea, ezustekoei eta estresari hobeki ihardokiz.

Egitaraua:

1/ Aintzinsolasa eta norberaren denboraren kudeaketari buruzko auto-ebaluaketa (oren bat) :

  • Denboraren kudeaketaren aitzineko zainketa punduak.
  • Norberaren denboraren erabilpenaren diagnostikoa egin. Denbora galarazten duten eragile nagusiak identifikatu.

2/ Norberaren lehentasunak zehaztu eta kudeatu (oren bat)

  • Lehentasunen definizioan garrantzitsuak diren bi dimentsio bereizi : urgentzia eta garrantzia.
  • Norberaren lehentasunak argitu : matrize baten erabilpena.
  • Ekitaldiak planifikatu lehentasunen arabera.
  • Norberaren ekitaldiak sailkatu : bereizi garrantzitsua dena, emankorra dena eta presazkoa dena.

3 / Bururapena : nola egin norberaren denbora kudeatzeko (oren bat)

  • Aholku trukaketa : gogoan atxiki 7 eginbehar nagusi.

Formatzailea: laneko psikologoa, giza baliabideen kontsultantea.

Izen-emateko epea: 2013ko apirilaren 15a aitzin (ikus sareko formularioa)

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)