Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak Kultura-tresnak osasun eta gizarte esparruan lagunduak diren pertsonekiko harremana errazteko

Kultura-tresnak osasun eta gizarte esparruan lagunduak diren pertsonekiko harremana errazteko

2015/02/04

KILT (Knowledge Identity Language Tools) izeneko nazio anitzeko proiektu baten esparruan elkartu dira Euskal Kultur Erakundea eta Etxarriko AFMR Formakuntza Garapen elkartea. Egitasmoa osasun eta medikuntza alorreko eragile frankoren behar batetik abiatu zen, hau da, harreman ahal bezain orekatua eta zintzoa sortzea profesionalaren eta lagundua den pertsonaren artean. Horretarako, pertsona kontuan hartzea eta errespetatzea funtsezkoa da, bere izaera guzian : kultura faktorea (historian, gizarte ingurumenean, bizilekuan, bizi-usaietan, sinesmenetan eta hizkuntzan oinarritzen dena) arreta handia ukan merezi duen elementu erabakigarria da. 

Xede hori bilatuko da lehen lehenik osasun eta gizarte alorreko formakuntza desberdinetan, bai profesionalgaien hasierako formakuntzetan, bai jadanik lanean ari direnen formakuntza jarraikietan.

KILT egitasmoaren lehen etapak: beharren zehaztetik tresna generikoen ekoizpenera

 KILT egitasmoa 2013ko urrian abiatu zen eta 24 hilabetez luzatuko da. Partaide diren 5 herrietako (Eslovakia – Kosice; Italia – Emilia-Romagna; Espainia – Katalunia; Erresuma Batua – Eskozia; Frantzia – Ipar Euskal Herria) 8 egiturek agertarazi beharrak eta erabili tresnak (bereziki Katalunian eta Euskal Herrian) aztertuz hasi zen.

Lehen mintegia Etxarrin (Zuberoa) iragan zen 2013ko abenduan : horren bidez GPO deitu tresnen ekoizpen taldea osatu zen (pedagogo bedera 8 partaideentzat) eta lanak antolatu ahal izan ziren. GPO hori 3 aldiz bildu da (Edinburghen 2014ko martxoan, Bartzelonan 2014ko apirilean eta Kosicen 2014ko ekainean) eta 2014ko uztailean Edinburgheko osoko mintegian “tresna generikoak” aurkeztu ditu.

KILT egitasmoaren segida programatuak : Tresna generikoak tresna baliagarri bilakatu, hauek probatzeko gisan

 Joan den uztailean ontzat eman diren “tresna generikoak” egokitu dira “tresna baliagarri” bilakatzeko, egitasmoaren 5 lurraldeetan.

Boloniako 2014ko azaroaren 20 eta 21eko GPOren bilkuran, pedagogoek tresnen koherentzia egiaztatu dute kolektiboki, haien errealitate desberdinen arabera, eta 2015eko urtarriletik apirilera iraganen diren proben gauzatze eta ebaluatze modalitateak apailatu dituzte

Bestalde, komunikazio tresnak 2014ko udazkenaz geroztik garatuak dira (newsletter, webgunea) eta emaitzen hedatze-baliatze programa pikoan izanen da laster, emaitza horiek zinez aplikatuak izan diten osasun eta gizarte alorreko profesionalen formakuntza programetan, 5 herrietan bai eta ere orokorkiago Europan.

Gehiago jakin