Pirineoetan egin diren filmen datubasea sarean

2013/04/02

Imagespyreneennes.fr webgunea sareratu dute 2013ko martxoan. Pirinioetako zinemaren panorama eskaintzen du atari honek eta programatzaileei begira pentsatua izan da gehien bat. Izan ere hedapen bideak erraztu nahi ditu argibide baliagarriak eskainiz.

Pirineoetan egin diren filmen datubasea sarean
Argazkia: EKE - Jakes Larre

"Images Pyrénéennes" egitasmoa Résistances eta Prades-eko zine festibalek eraman dute aitzina, Ipar Euskal Herriko Aldudarrak Bideo elkartearen laguntzarekin.

Pirinioetan egindako filma mota guziak zerrendatzen ditu webguneak: dokumentalak, fikzioak, animazio filmak, filma esperimentalak... Bilaketa aurreratu batez osatua da: filmak hizkuntzaren arabera bila daitezke adibidez.

Fitxa batzuen bitartez hedatzaileen edo ekoizleen harremanak emanak dira, betiere ekoizpen horien hedapena errazteko gisan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)