Albisteak

"Jendeak" emanaldia Senperen

"Jendeak" emanaldia Senperen

Uztaritzen eta Hazparnen aurkeztua izan ondoan, Ildoka taldearen "Jendeak" izeneko emanaldia Senpereko Larraldean ikusten ahalko da 2018ko urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 16:30etatik goiti. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Ondotik, liburua erosteko parada izanen da ere.

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Senperen

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Senperen

2017ko azaroaren 24an, 18:30etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarri berria aurkeztuko dute Senpereko Larraldean. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

"Arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute 2017ko azaroaren 30ean, Donostian. Gaia: arte moderno eta garaikidea Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarriaren estreinaldia Ziburun

"Oroitzen naizeino" ikusgarriaren estreinaldia Ziburun

2017ko urriaren 20an, 18:30etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarri berria aurkeztuko dute Ziburuko Ezpeletenian. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Euskarazko haur eta gazte literatura" - Liburuzainendako formakuntza

"Euskarazko haur eta gazte literatura" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute maiatzaren 11n, Kanboko mediatekan. Gaia: euskarazko haur eta gazte literatura.

Gehiago irakurri

Soinuenea eta Eresbil zentroen bisita gidatuak liburuzainendako

Soinuenea eta Eresbil zentroen bisita gidatuak liburuzainendako

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu Soinuenea eta Eresbil zentroen bisita gidatuak antolatzen dituzte apirilaren 6an. Gaia: euskal musika.

Gehiago irakurri

"Hedabideak interneten Ipar Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

"Hedabideak interneten Ipar Euskal Herrian" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute azaroaren 17an, arratsaldez, Kanboko mediatekan. Gaia: hedabideak interneten Ipar Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

Euskara aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara

Euskara aipagai liburuzainei zuzendutako "Irakur!" egun profesionalaren karietara

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu egun profesionala antolatzen dute urriaren 6an, Baionan. Gaia: euskara.

Gehiago irakurri

Gidaren helburua

Gidaren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.

Oharra: ekitaldien prezioak ez dira agertzen gidan (erakusketen asegurantza balorea salbu), eta erabiltzaileari EKEko teknikari batekin edo zuzenean artista edo konpainiarekin harremanetan sartzea gomendatua zaio aurrekondu baten eskatzeko.

Baliabide osagarriak

Nor da nor

Gida honen argibideen osatzeko hor dituzu ere besteak beste:

[+] Euskal literaturaren inguruan osatzen dugun webografia eta baliabide guneen zerrenda
[+] Literatura munduko kultur eragileen errepertorioa

Harpidetu ere gure kultur agendari (astero bidalia) baita ere gure albiste profesionalei (aukeran astero edota hilabetean behin igorriak).

Ekitaldi bat proposa dezakezu

Entengabe eguneratzen dugun gida hau osatzen laguntzeko, hots ekitaldi berri bat proposatzeko, zuzenean sar harremanetan EKEko teknikari batekin 0 (033) 5 59 93 25 25 zenbakira deituz edo bete ondoko formularioa.