Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Kultur eragileentzako baliabideak eta estekak

Kultur eragileentzako baliabideak eta estekak

Kulturgintzako eragileek eta profesionalek balia ditzaketen zonbait informazio iturri.

Esteka errepertorio tematikoak

Euskal kultur erakundeak baliatzen dituen zonbait erreferentzia kultura arloko profesionalei zuzendutako informazio zaintza egiteko orduan (sektoreko prentsa kondutan hartu gabe).

GaiaArloak
Ikusgarrigintza Antzerkia, dantza, karrikako arteak
Estekak ikus
Musika Kantua eta musika
Estekak ikus
Bertsularitza Bertsularitza munduko baliabideak
Estekak ikus
Arte bisualak Margolaritza, zizelkaritza, argazkilaritza, ikus-entzunezkoa, numerikoa
Estekak ikus
Liburua - Irakurketa Literatura, irakurketa publikoa
Estekak ikus
Ondarea Ondare materiala eta inmateriala
Estekak ikus

Informazio jarraikia

Webgune desberdinetan hautatu ditugun albisteen aipamenak (ikus ere gure "Albiste profesionalak").
Oharra: esteka guziak Euskal kultur erakundeak www.diigo.com gordegian daukan konduan artxibatuak dira.

Lanbideak eta formakuntza
"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" EHUko ikasketa osagarriak Donostian

Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara ikasketa osagarriak eskainiko dira Donostiako EHUko irakasle eskolan. Aurreko ikasturteko bideari jarraituta, Leioan eskaini ziren ikasketen parekoak izango dira. Landuko diren alorretan, tradizioaren ezagutzatik abiatu eta sorkuntza bidean emandako urratsak jorratuko dira ikastaroan. Bost modulotan antolatuta dago. 2017ko azaroaren 21etik 2018ko uztailaren 3ra.

Tags:

Zabalik dago "Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastarorako izen-ematea

UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan eskainiko da eskola, abuztuaren 24an eta 25ean. Maiatzaren 31ra bitarte, merkeagoa izango da matrikula.

Tags:

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz. Iturria: Dantzan.eus

Tags:

Gehiago…
Deialdiak eta finantzaketa baliabideak, hedapena
Artista eta kultura egitura profesionalei laguntza proiektuen nazioartean zabaltzeko

Akitania Berriko kontseiluak kontratua izenpetu du Institut français-rekin kanpoko partaideekin artistek eta egiturek eramaten dituzten egitasmoen laguntzeko. 2018an iraganen diren ekintzentzat,diru-galde txostenak 2017ko azaroaren 15eko berantenik igorri beharko dira.

Tags:

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Xabier Lete poesia saria antolatu du. Obrak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15 arte izango da.

Tags:

Mikel Laboa saria, Doinua hitz, hitza doinu 2017

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboa saria antolatzen du aurten ere. Euskaraz kantatzen duten 35 urtetik beherako artista gazteei zuzendua da. Artista bakoitzak kanta bakarra (edozein estilotan) aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaragabea. Hiru sari emango dira. Kantak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 30a.

Tags:

Gehiago…
Kudeaketa, fiskalitatea eta eskubideak
Elkarteak eta enplegu lagundua

France Active sareak argitaratutako gida honek enplegu lagunduaren hautua egin duten elkarte ttiki eta ertainen gogoeten lagungarri izan nahi luke. Postuen iraunkortzeko ildoak kondutan hartzen ditu, besteak beste.

Tags:

Egile eskubideen inguruko gida praktikoa aro numerikoan

2015eko uztailean Frantziako APIE agentziak argitaratutako gidak zonbait baliabide eta erantzun juridiko preziagarri eskaintzen ditu eduki numerikoak kudeatzen dituzten administrazio baita elkarteentzat. Egile eta irudi eskubideak jorratuak dira dokumentuan interneteko erabilpenei begira batez ere. Dohainik eskura daiteke gida.

Tags:

Auto-enpresaburu estatusa ikusgarrigintzan

Frantziako Rhône-Alpes eskualdeko ikusgarrigintzaren garapenerako agentziak auto-enpresaburu estatusaren inguruko sintesia bat argitaratu du joan den urtarrilean. Estatusaren kuadro orokorra azaldu ondoan ikusgarrigintzari dagozkion zonbait adibide aztertzen ditu.

Tags:

Gehiago…
Kultura politikak
L'Atalante zinegela saritua Deauvillen

Baionako L’Atalante zinegelak Sala berritzailearen saria eskuratu du Deauvillen, 2016ko irailaren 28an, euskal zinearen banaketaren inguruan daraman lanarentzat.

Tags:

"Eskualde handia": aukera berriak kultura munduko eragileentzako?

2016ko urtarrilaren 1ean Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeen batuketatik sortuko da Eskualde handia. Zernolako bide berriak irek ditzake kultur eragileentzako? Poitou-Charentes-eko kultur agentziak gai horren inguruko txosten bat plazaratu du.

Tags:

Frantziako festibalen mapa 2014an

Frantziar estatuan 2014an iragan diren festibalen kartografia bat CNV, IRMA eta SACEM erakundeek egina eta "Printemps de Bourges 2015" festibalaren karietara aurkeztu zena.

Tags:

Gehiago…
Jakintza
Akitania Berriko elkarte-dinamikak

Akitania Berriko CESER erakundeak egindako azterketaren emaitzak.

Tags:

Euskal antzerkiaren katalogoa

Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteak eta Etxepare institutuak, “Euskal Antzerkiaren Katalogoa” argitaratu dute, arte eszenikoen inguruan Euskadin diren eragile eta baliabide guztiak biltzen dituen behin betiko gida (taldeak, hedatzaileak, antzokiak, jaialdiak...).

Tags:

Kultura-sektorean diharduten artisten eta profesionalen nazioz gaindiko mugikortasunaren diruztatzeko baliabideen gida

Europan balia daitekeen kultura mugikortasunaren aldeko finantzamendu aukeren gida eguneratu dute 2015eko azaroan "On the move" erakundeak eta frantses kultura ministeritzak. Sarean eskuragarri.

Tags:

Gehiago…