Bi antzerki talde berri

Euskal kulturak hirian sarrarazteko kezkarekin, Daniel Landart-ek "Xirrixti-Mirrixti"antzerki taldea sortu zuen Baionan 1983an. Estilo militantea alde batera utziz, umorezko antzerkia hautatu zuen. Lehen urtean berean, « Xirrixti-Mirrixti gerrenean plat ! » antzerki-lanaren 23 emanaldi emanak izan dira. Gauza harrigarria antzerki amaturrarentzat.

Laster, Txomin Héguy eta Francis Basterot-en inguruan, « Bordaxuri » sortu zen Hazparnen. Estilo dramatikoa hautatzen du.
Bi talde horiek anitz ibili dira Euskal Herrian gaindi, bi urtetarik obra berri bat eskainiz. Xirrixti-Mirrixtik bakarrik euskal idazleen testuak antzezten ditu. Bordaxurik aldiz itzulpen batzu baliatu ditu.

Bi konpainia amatur horiek eszena zuzendari profesionalekin ari dira.

Bordaxurik esperientzia bat egin du: antzerki-lan bera eman du euskaraz eta frantsesez, Hegoaldeko antzezlariek euskaraz eta gazteleraz ematen dituzten bezala.