"Xiberoko Jauna" Pastorala (2008)

Jatorrizko tamainako irudia: 147 KB |


- Gehiago jakin
-
Pastoral xiberotarra
Pastoralaren inguruko web-erakusketa. "Bilketa" euskal fondoen atarian kokatu atala.Pastoralaren historiaz - Jean-Louis Davant
Jean-Louis Davant, Zuberoako euskaltzainaren idazlana Pastoralaren historiaz."Xiberoko antzertia edo Pastorala" - Junes Casenave-Harigile
Junes Casenave-Harigileren lan honek Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azalduko digu: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar. 2011. urtean argitaratua.''Ez dut sekula entzun pastoral bat ez zela eder edo gaizki zenik. Sekulan'' - Patrick Quéheille pastoral idazlearen elkarrizketa
Patrick Quéheille (Barkoxe, 1964) Barkoxeko Etxahun kultur elkarteko burua, dantzari, dantza erakasle eta pastoral autore da. Xahakoa pastorala idatzi du Alexis Etchecopar (1924-2005) Attuliren omenez, barkoxtarrek eman dutena 2010eko uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 8an."Pastorala, bi munduen artean" - Pierre Vilar erakaslearen hitzaldia (UPPA)
Ahozkotasunaren eta kultura idatziaren artean, proiektu kolektiboaren eta idazketa izenpetuaren artean, gaur egungo hitzaren eta ohidura historikoaren artean, Zuberoko pastoralak paradoxa edo konparaketa interesgarri anitz biltzen ditu. Bikoiztasun horrek interesatuko gaitu, praktika horren inguruko diziplina-arteko proiektu baten karietara.