Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Barneko antzerkia Idazleak Daniel LANDART

Daniel LANDART


daniel_landart.jpg
Daniel Landart (Arg. Gaizka Iroz)
1946ko abenduaren 11n sortua, Donoztirin (Nafarroa Beherea), Daniel Landart Uztaritzen (Lapurdi) bizi da.

Hamazazpi urtetan hasi da euskaraz idazten.

Hogei urtez (1965-1985) euskal antzerkiaren eragile: antzezle (8 aldiz), idazle (12 obra) eta zuzendari (15 antzezlan), 1983an Azpeitiako Antzerki Topaketetan "Zuzendari egokienari" sariaren eskuratzailea.

Antzerkilarien Biltzarra elkartearen sortzailea 1967an Baigorrin, lan asko egin du "Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea" (EATB) elkartearen baitan (Urnietan abiatua 1977an).

Funtsean, antzerkiaz pasioneatua izan da beti. 2014an ikerketa lan baten bukatzen ari zen:
Komediaz komedia Lapurdin eta Baxenabarren”, bi zatitan osatua: Herria astekaria ikertuz (1945-1965) eta Oroitzapenak gogoratuz (1966-1995). Euskal antzerkiaren 50 urteko historia, xehetasun andana batekin.

Autore nasaia, liburu hauek argitaratu ditu : Hogoi urte, Aihen ahula (3 edizio), Erranak erran, Batita Haundia (Irun Literatur Saria), Anaiaren azken hitzak, Ahularen indarra, Enbataren zirimolan.

Artikulu askoren idazlea kazeta eta agerkari hauetan : Gazte, Pan-Pin, Etchea, Enbata, Herria, Almanak.

Hogei bat kantuen hitzak egin ditu. Musikatzaileak eta kantariak : Mikel Laboa, Gorka Knor, Anje Duhalde, Errobi taldea, Mixel Ducau.

Lau urtez (1981-1984) igande goizero, Radio Côte Basque irrati publikoan kronikalari izana.

Bertsu saio askoren antolatzaile eta gaijartzaile. Gai horretaz erakusketa eta liburu baten egiten partehartzaile izan da ere.

Euskaltzain urgazlea (1979tik).

1985az geroz euskal kultura alorreko profesionala, luzaz inprimerian ari izan ondoan. 

Euskal kultur erakundean zuzendariorde egona 1990etik 2010era.

2014ko abenduan, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Hiriak Euskal kulturaren ohorezko saria eman diote.

Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu