Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Barneko antzerkia Idazleak Telesforo de MONZON-OLASO (1904-1981)

Telesforo de MONZON-OLASO (1904-1981)

Monzon  Bergaran sortu zen. Familia aristokratiko baten semea zen eta Gorteetako diputatu hautatu zuten 28 urteetan. 1936an, bakarrik 32 urte zituela, lehen euskal jaurlaritzako barne sailburua izendatu zuten, José-Antonio Aguirre-ren lehendakaritzapean..
Espainiako gerla zibilaren ondotik, Caracas-era ihes egin behar izan zuen eta gero Donibane-Lohizunen gelditu zen bizitzeko. Euskal kulturaren alde anitz eman du. 9 antzerki-lan idatzi ditu. Federico Garcia-Lorca-renak oroitarazten dizkiguten olerkiek arrakasta handia ukan zuten. Donibane-Lohizune, Iholdi eta bereziki Heletako antzerki taldeek antzeztu dituzte.Tefesforo de Monzon berak egiten zuen bere antzerkien eszenaratzea. 

1960 hamarkadatik goiti, Monzonek bezala, laiko batzu idazten hasten dira. Eta oraingoan bi emazte idazle aipatu behar ditugu : Mayie Eliçagaray Hazparnekoa eta Marie-Jeanne Minaberry Bankakoa bereziki haurrentzat idazten duena.

Taldeak bakarrik herri bereko gazteez osatuak dira oraino.

Gazte horiek ez ziren batere arduratzen beste herrietan gertatzen zenaz...Gainera beste ikusgarriak ez zituzten ikusten ahal, denak agertoki gainean baitziren Erramuz eta Bazkoz !

Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu