Historia

Lehen antzerki gelak 1920 urteetan eraikiak izan ziren ipar Euskal Herrian.

Gertaera hori biziki garrantzitsua da, 1921etik goiti hasten baita egiazko antzerki mugimendua aipatzen. Lehenagotik emanaldi batzu bazitezkeen. Horrela, Patri Urkizuk, antzerkiaren historiari buruzko liburu baten egileak idazten duWendworth Webster-ek, intelektual ingelesak eta euskalzaleak xehetasun baliagarri hau markatu zuela bere bidaia liburuxkan : «1867an Luhusoko gazteriak euskarazko antzerki bat eskaini zuten Ameriketatik itzultzen ziren pertsonei ongi etorria egiteko».

Bestalde, Patri Urkizuk Joanes Etxeberri Uztaritzeko seroren erremusinariak idatzi antzerki bat argitaratu du. Eskuizkribua Baionako udal Liburutegian zegoen. Antzezlana « Arraultze ohoina » deitzen da.
1884an antzeztua izan zen, Sarako eskolako aterpearen azpian.