Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal antzerkigintza Webografia

Webografia

Euskarazko antzerkigintzaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak:
Euskarazko antzerkia
Sortzaileen Katalogoa

Gotzon Barandiaran-ek Berria egunkariaren laguntzaz osatu euskal sortzaileen katalogoa (antzerkia, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, ikus-entzunezkoak, literatura, musika).

Tags:

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa iraganen da 2018ko apirilaren 2tik 7ra, Aulestin (Bizkaia). Zabalik da izena emateko epea. Arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!

Tags:

Maddi Zubeldia: «Bizitza ulertzeko gai izango banintz, ez nuke sortu beharrik izango» |2018-01-25, Berria.eus

Amaren gaixotasunaren prozesuari kanpotik begiratzeko, idazteari ekin zion Zubeldiak. Eguneroko gertakarietatik aldentzeko baliatzen ditu musika eta hitzak, baita isilik daudenei ahotsa emateko ere.

Tags:

Euskarazko antzerkiaren dokumentazioa bideratzeko txostena aurkeztu da

Mintzola Ahozko Lantegiak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, euskarazko antzerkiaren dokumentazio egitasmoa diseinatzeko lehen urratsak egin ditu, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin eta antzerkigintzako beste hainbat eragilerekin elkarlanean.

Tags:

Francoren Bilobari Gutuna antzezlana (osoa HD) Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain & Dejabu - YouTube

Tags:

Euskarazko antzerkiaren dokumentazio egitasmoaren lehen harria | 2017-06-16, Berria.eus

Mintzola ahozko lantegiak eta Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen elkarteak osatu dute, elkarlanean.

Tags:

GORA BEGIRA, ERRAIETATIK | Berria.eus

"Goraka doaz antzezlan kopurua, publikoaren erantzuna eta antzerki testuen argitalpena. Hala sumatzen dute antzerkiaren munduan era batera edo bestera lanean ari diren lau lagunek. Dena den, oraindik ere lan asko dago egiteko haien ustez, besteak beste, lanbidea duintzeko eta gizartean prestigioa emateko."

Tags:

Mattin Irigoien - Elkarrizketa argia.eus webgunean - 2016/11/27

"Mattin Irigoien (Ainhiza-Monjolose, 1964) lanbidez nekazarien formakuntza elkarte batean ari da, Arberatzen finkatua. Idazle eta antzerkigile ezaguna, 2009an Bilbon emandako hitzaldiaren mamiaz “Nola eutsi diogu gure euskarari” plazaratu zuen. Amikuzeko Zabalik elkartearen zuzendaritzako kidea da."

Tags:

Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera — dantzan.eus

"Igandean, urriaren 9an, eskainiko da Saran Kabalkada, tobera edo epaiketa antzeztua barne. Albistean idatzi genuen "lehen aldiz antolatu" dela kabalkada Saran, baina Pierre Latasak berehala ohartarazi gintuen okerraz. Dokumentazioa aztertu gabe ere, zuhurtzia apur bat nahikoa genukeen hanka ez sartzeko. Egindako akatsa emendatu nahirik, Saran 1815ean Turrut-Arrosaren inguruan antolatu zen toberaren berri batzuk bildu ditugu."

Tags:

«Maite dut haurren freskura; irekiak dira» | Berria.eus | 2016-10-06

"Senari jarraituz sortzen ditu obrak Hennebuttek. Haurrak dira haren publikoa, baina uste du helduek ere plazer har dezaketela bere lanekin. Haurrentzako liburu anitz idatzi eta ilustratu ditu."

Tags:

«Uste dut artearen eta artegintzaren lana zubiak sortzea dela» | 2016-09-11, Berria.eus

Chimeres antzerki taldean urte dezente daramatza Peio Hegik, eta pasioz bizi du bere ofizioa. Euskal Kultur Erakundeko zuzendari ere izan zen. Ibilbide luzeak asko gogoetatzera eraman du kultur munduaz. Zubiak eraikitzeko ardura duela uste du.

Tags:

Makeako herria bat eginik kabalkada-antzerkian | 2016-08-19, kazeta.eus

Makeako 140 bat herritarrek agorrilaren 28an kabalkada-antzerkia estreinatuko dute. Antzerki, dantza eta kantuak nahasiko dituen emanaldiak adin guzietako makearrak batu ditu. Bigarren emanaldi bat antolatuko dute irailaren 3an, 21.00etan.

Tags:

Iduzkilore hautatu dute antzerki talde amateurren deialdian | 2016-06-06, iparraldekohitza

EKEk eta Hamekak lehen aldikoz antolatu euskal antzerki talde amateurren deialdia eraman du Iduzkilorek aurkeztu Mendigurenen ‘Telesforo ez da Bogart’ antzerki xedeak.

Tags:

NOLA SARETU OZEANO BAT | Berria.eus - 20160306

"Geroz eta zabalagoa da euskal antzerkiaren itsasoa. Inoiz baino gehiago sortzen du, eta, akaso, inoizko mailarik handienean. Talde eta eskolek, baina, bide bakartuak daramatzate, eta urrun da oraindik lankidetza. Saretzeko beharra nabarmendu du askok."

Tags:

Maika Etxekopar "Antzerkia lurralde antolaketa politika bat izan daiteke" - Argia - 2016-12-27

"Aitaren semeak, amaren alabak, amaren semeak, aitaren alabak... Etiketa, sailkapen, topiko eta estereotipoz josita dago mundua. Zoritxarrez. Horregatik, izan eta izaten utzi, bizi eta biziarazi."

Tags:

Eugenio Arotzenaren antzerki-bilduma dohaintzan eman dio Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari | 2015-12-18, Euskaltzaindia

Eugenio Arotzenaren antzerki bilduma herritarren eta, bereziki, ikertzaileen esku ipintzea xede, Oiartzungo Udalak Eugenio Arotzenaren antzerkiaren inguruko funtsak dohaintzan eman dizkio Euskaltzaindiari. Arotzenaren bildumak euskarazko antzerkia eta antzerki unibertsalari buruzko 2.800 erregistro baino gehiago ditu eta liburu, aldizkari, artikulu, kartel edota argazkiak biltzen ditu.

Tags:

Ihes egitearen plazera | Berria.eus - 2015-10-30

"Plazerez egiten dela. Horixe antzerki amateurraren lehen legea. Eta baliabide material gutxirekin egiten dela sarritan; horra bigarrena. Mundu horretan murgilduta dabiltzan antzerkizale eta antzerkilariek, baina, bilatzen diote horri xarma. Aske dira, nahi dituzten moduan egiten dituzte gauzak, ez direlako inoren menpeko."

Tags:

Herritar ospetsuari aintza | Berria.eus - 2015-07-24

"'Pierra Lhande' pastorala emango dute etzi eta abuztuaren 2an Zalgize-Doneztebeko eta Iruriko herritarrek. Funtsezko arauak errespetaturik, hainbat berrikuntza izanen dira"

Tags:

"Euskal antzerkia - Loraldi kolektiboa" | Argia - 2015-06-28

"Zerbait gertatzen ari da. Instituzioetatik urte luzetan bultzatu den kultur ereduak ez diela balio ohartuta, gero eta gehiago dira periferiatik bestelako formulak probatzen ari diren antzerki konpainiak. Talde lanean ari dira, eredu horizontalagoa aldarrikatuz. Horietako hiru laguni –Itziar Eliasi, Eneko Sagardoyri eta Ainara Gurrutxagari– galdetu diegu egungo antzerki panoramaz, dituzten zailtasunez eta erronkez."

Tags:

Pierre Lhande pastorala, kantuak lantzen | 2015-06-24, kanaldude

Aurten bi kantu zuzendarik laguntzen dituzte pastoraleko aktoreak kantuak prestatzen, biak ere kantariak : Jean Louis Aranburu Bidabe eta Jean Etchart. Bakoitzak bere moldean sei kantu lantzen ditu, orotara hamabi kantu entzunen dira beraz pastorala egunean, hauen artean biharko kantariak izanen diren haurtxoak.

Tags:

Gehiago…
Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Piarres Larzabal

Piarres Larzabal (1915-1988)Piarres Larzabal apez-idazle azkaindarrak eragin handia ukan du euskal antzerkiaren historian eta eraberritzean. Bere ibilbidea eta obra ezagutu