Euskal antzerkigintza

Luzaz talde amateurrak bakarrik izan ondoan, orain profesionalak ere agertu dira. Hautatzen dituzten testuak euskal idazleenak ala egokipenak dira (Brecht, Réza, Koltès...).

''Libertimenduak'' - Donapaleu (2012 - cc-by-sa Nahia Garat)
''Libertimenduak'' - Donapaleu (2012 - cc-by-sa Nahia Garat)

Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.

Pastorala euskal antzerki herrikoi zaharrena da , kanpoan emana eta kantatua.
Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.
Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.

Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :

  • Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
  • Maskarada: antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
  • Toberak.

Aiherrako kabalkada (2019) © Jakes Larre
Aiherrako kabalkada (2019) © Jakes Larre
Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende hondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza.