Miren ARTETXE

Miren Artetxe
Miren Artetxe. Arg. Bertsozale elkartea
IZEN-DEITURAK: ARTETXE SARASOLA, Miren
SORTEGUNA: 1985/06/06
SORLEKUA: LASARTE (Gipuzkoa)

OFIZIOA: Bertsu irakasle, ikerlari
BIZILEKUA: HENDAIA (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Miren Artetxe bertsularia bertsu eskolako irakasle, bertsu-udalekuetako begirale eta Bartzelonako Euskal Etxeko irakasle aritu izan da. Euskal filologia ikasi ondoren, Bartzelonan segitu ditu ikasketak Hizkuntzalaritzan. Batez ere soziolinguistikaz interesaturik, Mintzola - Mikel Laboa ikerketa beka eskuratu du 2012an, "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" ikerketa lanaren egiteko.

Bertsularitzan lehen urratsak etxeko giroaren eraginez egin ditu. Aita bertsuzale zuen eta aitatxi gai-jartzen eta epaile gisa aritua. Hitzetik Hortzera telebista emanaldiak ere eragina izan zuela dio. Ernest Alkhat ikastoletan ibili zen bertsua zer zen azaltzen eta orduan sartu zitzaion Mireni gogoa eta griña.

Gero, Karlos Aizpuruarekin Oiartzunen egon zen bi urtez eta gero berriz Iparraldean. Kantukide ohikoenak: Amets Arzallus, Xumai Murua, Sustrai Colina, Jon Martin, Ander Lizarralde, Arkaitz Goikoetxea.

Bertsu-eskolako irakasle izan da Hendaian (2002-2003) (2003-2004) bai eta Urruñan ere 2013ko lehen bi hiruiletan. Xenpelar (2002) eta Lizardi (2004) sariak irabazi ditu. Iparraldeko eskolarteko txapelketa bai eta Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartu du, halaber XILABA xapelketan, finalista izanez bi aldiz. Euskal Herriko Txapelketa nagusian parte hartu du lehen aldiz 20 urte zituelarik, 2005an, lau urte beranduago ere.

XILABA 2010, finalistak. Arg. Jakes Larre (EKE)
XILABA 2010 - finalistak. Arg. Jakes Larre (EKE)

BERTSULARI TXAPELKETAK :

  • Euskal Herriko Eskolarteko VIII. Txapelketa 1996: finalista (txikien mailan)
  • Euskal Herriko Eskolarteko IX. Txapelketa 1997: finalista (txikien mailan)
  • Euskal Herriko Eskolarteko X. Txapelketa 1998: txapeldun orde (txikien mailan)
  • Euskal Herriko Eskolarteko XI. Txapelketa 1999: finalista (txikien mailan)
  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1998: txapeldun-orde
  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1999: txapeldun
  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 2000: parte hartzaile
  • XILABA, Iparraldeko txapelketa 2008: finalista
  • XILABA, Iparraldeko txapelketa 2010: finalista
  • Nafarroako txapelketa 2003: finalista
  • Txapelketa Nagusia 2005: azken laurdenak
  • Txapelketa Nagusiko Iparraldeko kanporaketa 2005: 2.
  • Txapelketa Nagusia 2009: kanporaketa

BAT-BATEKO-SARIKETAK :

  • Bagare saria 2003 : finalista
  • Lizardi saria 2004: txapeldun
  • Mattin saria 2000: finalista
  • Oiartzungo taldekako sariketa 2000: txapeldun (taldeka)
  • Oiartzungo teldekako sariketa 2001: txapeldun (taldeka)
  • Osinalde saria 2003: entzulearen saria
  • Urkabustaiz saria 2004: bigarren
  • Xalto saria 1998: finalista
  • Xenpelar saria 2002: txapelduna

BERTSU PAPER LEHIAKETAK :

  • Manuel Lekuona 1998 : 2. saria (gazte maila)
  • Manuel Lekuona 1999 : 3. saria (gazte maila)
  • Okelar 2001: txapeldun (gazte maila)

Gehiago jakin

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/22
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/29
Gehiago…
Interneten
Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Tags:

Bilatzaile berria du Bertsolaritzaren Datu Baseak | 2019-02-19, Bertsozale Elkartea

Bilaketa bakarra eginda, BDB barruan dauden datu base guztietan zer dagoen ikusteko aukera egongo da.

Tags:

Larunbatean ospatu zen Senpereko "Larraldean" Bertsularien Lagunak elkartearen urteroko Biltzar Nagusia — Bertsozale Elkartea

2018an transmisioan eta sustapenean egin lanaren bilanak eta 2019rako egitasmoak aurkeztu ziren. Bertara hurbildurikoek 2018ko diru kontuak eta 2019ko aitzinkontua aho batez onartu zituzten. Bertan bildu ziren, bertsulariak, bertsuzaleak eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, bertzeak bertze: Euskararen Erakunde Publikoa, eta Euskal Kultur Erakundea.

Tags:

Gehiago…