Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza Webografia

Webografia

Euskal dantzaren gaiaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak:
Euskal dantza
Juan Antonio Urbeltz: "Euskalduntasuna noraezean dago" | Argia.eus

Iruñea, 1940. Folklorista. Euskal dantza eta musika tradizionalean aritua eta aditua. Donostian eman du ia bizitza osoa, aurten zendu den Marian Arregi emazte eta musikariarekin batera. Goizaldi taldean aritu zen 1958an eta Argia taldean ari da 2018an. Dantza ikertzaile porrokatua. Lan frankoren egile saritua. Gipuzkoako dantzak liburuaren egile Juan Ignacio de Iztuetaren figura “dantza”-n jarri du, Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua (Txertoa, 2018) argitaratu ondoren. Elkarrizketan pluralean aritu zaigu: “Marian eta bion izenean mintzo naiz, bizitzan egindako guztia elkarrekin egin baitugu”.

Tags:

Zuberoako dantza-maisuak, Besta Berri eta Lapurdiko kaskarotei buruzko inbentario fitxak egin dituzte — dantzan.eus

Tags:

"Aterpean" dantza-egonaldian egonen diren hautagaiak

Proyecto Larrua (Gasteiz) “AKULLU” eta Javier Guerrero (Bartzelona) “(B) ASO” hautatu dira 2018ko ATERPEAN dantza-egonaldirako deialdiaren karietara. ATERPEAN mugaren bi aldeetako hiri-paisaietako Dantza Hirian dantza-jaialdiak sortutako artista egoiliarren programa bat da. Gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea du helburu, baita publikoari sorkuntza-prozesua ezagutaraztea ere. Egonaldiak mugaren bi aldeetan garatuko dira: Biarritzeko Malandain koreografia-zentroko Gare de Midi aretoan eta Dantzagunean (Errenteria). Denbora-tarte horretan zehar, konpainiek harreman zuzena izango dute Eurohiriko herritarrekin, bere esperientziak publikoarekin partekatu eta horiei dantzaldien sorkuntza-prozesua ezagutarazteko helburuarekin, zenbait jarduera antolatuz. Irailean,  “AKULLU” eta “(B)ASOA” aurkeztuko dira, hurrengo Dantza Hirian jaialdian.

Tags:

Hogei urte plazan dantzan - Bizigiro - Berria

"Hogei urte bete dituzte Patxi Perez baionarrak abiatutako dantza pikoek. Plazan, jendearen erdian, dantzako urratsak irakasten aritzen da Perez bere taldearekin."

Tags:

Muskildi: maskaradak 2018 Celine Otatxegi txirularia | 2018-03-06, dantzan.eus

Celine Otatxegi txirulari muskildiarra 24 urte ingururekin hasi zen txirula jotzen. Txikitatik dantzaria izan da baina urteekin dantza utzi eta herriko gazteekin lanean jarraitu nahian ekin zion txirulari. Jean Charles Sans-ekin ikasi zuen txirula jotzen eta gaur egun Zuberoan txirula jotzen duen emakume bakarrenetakoa da. Elkarrizketa: Ihitz Iriart. Irudiak: Eire Vila.

Tags:

Lapurdiko inauterien lehenaz eta orainaz Thierry Truffautekin | 2018-02-19, dantzan.eus

Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteriei buruz aritu zitzaigun Dantzan Ikasi programaren bidez Koldo Mitxelena Kulturunean eskainitako hitzaldian. XIX. mendeko inauterien ezaugarriez, horian galeraz eta ondorengo berreskurapenaz aritu zen. Testu zaharretako aipamen eta debekuak ekarri zizkigun hasieran eta ondoren zuzeneko iturriak erabili zituen. Argazkiei, grabatuei, bideoei eta Truffauten azalpenei esker Lapurdiko inauterietara gerturatu ginen.

Tags:

Jean Nesprias dantza irakaslea hil da | 2018-02-07, Berria

90 urte zituen. Ostiralean izango da hileta, Baionako San Andres elizan. Euskal Kultur Erakundeak 2012an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki".

Tags:

Emakumeen aurreskua aterako dute Santurtzin 1921koa gogoan | dantzan.eus, 2017-09-24

Biarritzeko Soka erakusketan izan zuten soka-dantzaren berri, han ikusi zituzten irudiak lehenengo aldiz. Orduan sortu zitzaien berriro dantzatzeko ideia eta bi urteren ondoren, irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan dantzatuko dute. Santurtzin sardineren eguna ospatzen da 30ean eta ekitaldi nagusia soka-dantza izango da.

Tags:

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Tags:

Filipe Oihanburu, mundua zeharkatu duen saltinbanki dotorea | 2018-01-08, dantzan.eus

Frantziako armadako ofiziala izatea amesten zuen haurra. Swinga dantza eginez neskak konkistatzen zituen gaztea. Egunero igerilekura joaten den xaharra. Argian sinesten duen fedegabea, anarkista euskalduna, mundua zeharkatu duen saltinbankia... Filipe Oihanburu (1921) dantzari, koreografo eta koru zuzendariaren bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu Oskar Alegriak Jakin 218 alean egin dion elkarrizketa sakonak.

Tags:

«Euskal dantzak musikaren kontzientzia bat ekartzen du» - Bizigiro - Berria

"'Soy fauna' dantza Madrilgo 'Me, Myself & I' lehiaketako finalera eraman berri du Indartek. Euskal dantzekin hasi zen, eta, gaur egun, lanbide du dantza. Ikasteko eta bidaiatzeko gosez dago."

Tags:

Euskal dantzaren inguruko SOKA erakusketa, Bordelen ikusgai | 2017-12-01, Etxepare Institutua

EKE-k (Euskal Kultur Erakundeak) ekoizturiko eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak babestutako SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria abenduaren 2tik urtarrilaren 31ra egongo da ikusgai.

Tags:

Faustin Bentaberriren eragina Baxe Nafarroako musika eta dantzetan: aparteko kasu bat | 2016-11-30, dantzan.eus

Mixel Aurnagueren artikulua Txistulari aldizkariaren 156. alean argitaratua

Tags:

"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen" — dantzan.eus | 2016/10/24

Elkarrizketa Oier Araolazarekin

Tags:

Faustin Bentaberriri omenaldia, 1979

Dokumental zoragarria, dantza-jauzien eta Nafarroa Behereko dantzen ezagutzarako harribitxia da hemen aurkezten dena. Faustin Bentaberri (Izpura, 1869-1936) musikari eta dantza-maisuarekin ikasitako zenbait dantzari eta musikari hizketan eta dantzan ikusteko aukera dago bertan. Aurrekoan argitaratutako Ahuntxa dantza-jauzia dokumental honetako zatitxoa da, hemen ikus daitekeena, osorik 36 minutuko saioa baita. Jesus Txasko-ren bidez eskuratu dugu, eta aipatzekoa da Maite Barnetxek egindakoa dela, 1979 urtean, adinean aurrera zihoazen XX. mende hasierako dantzari eta musikari bikainak grabatu baitzituen, dokumentu ordainezina utziz ondorengoentzat.

Tags:

Lizeotarrek dantzan aritzeko parada berriz ere | 2016-10-24, Xiberoko Botza

Johañe Etxebesten elkarrizketa: Lizeotarrak izeneko taldea ebiliko da dantza mazter klasean ; hots xiberoko 3 lizeoetako ikasleak. Aurten berriz abiaturik badira klase edo kurtsoak urte ürrentzean ez düe hori baxoan presentatüko. Ezen igan urtean ez baitzen untsa igan. Haatik xibero osoko ikasleak juntatüko direnez, herri bakotxetako ürratsen behatzeaz gain, ikusgarri bat muntatuko due. 45mn-ko ikusgarri hori eskualdeko festibalean presentatüko due. Mustrakak domesantore ondoko ostegunean hastekoak dütüe. Beraz interesatüek izena lehenago eman beharko düe. Bestalde beste dantza mota zonbait ikusteko parada ere emanik izanen zaie.

Tags:

Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera — dantzan.eus

"Igandean, urriaren 9an, eskainiko da Saran Kabalkada, tobera edo epaiketa antzeztua barne. Albistean idatzi genuen "lehen aldiz antolatu" dela kabalkada Saran, baina Pierre Latasak berehala ohartarazi gintuen okerraz. Dokumentazioa aztertu gabe ere, zuhurtzia apur bat nahikoa genukeen hanka ez sartzeko. Egindako akatsa emendatu nahirik, Saran 1815ean Turrut-Arrosaren inguruan antolatu zen toberaren berri batzuk bildu ditugu."

Tags:

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera emango du ikastaroak teoria eta praktika uztartuz. Iturria: Dantzan.eus

Tags:

Bilakaren Negua: Lokarri askeak | Berria.eus, 2016-09-21

Iritzi artikulua Bilaka kolektiboak eman Negua ikuskizunaz Angelun irailaren 17an, Soka EKEren erakusketa kari.

Tags:

ZABALA modulua 2016 2017 - Iparraldeko Dantzarien Biltzarra

Dantza talde guzietan, dantzaz gosez diren dantzariak badira, haien dantza taldeko kurtsoetaz gain, denbora gehiago pasatu nahi dutena dantza ikasten eta praktikatzen. Zabala moduloak dantzari horier egokiak diren kurtsoak proposatzen ditu : 2 kurtxo lotzen ditu saioka, alde batetik dantza klasiko formakuntza bat (bere gorputz osoaren senditzeko eta mekanismoen ulertzeko) eta bestalde Xiberoko dantzak edo Gipuzkoako dantzak aldikatuz urtean.

Tags:

Gehiago…
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Harri Xuri Dantzan 2018/12/14
  • Ikuskizunak
  • Dantza
Zarena Zarelako "Hariz Hari" 2018/12/16
  • Erakusketak
  • Dantza
Soka erakusketa Gasteizen Noiztik: 2019/01/18 Noiz arte: 2019/03/03
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/23
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Kantua
"Hiru zitxun" ikusgarria 2019/08/30
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).