Euskal dantza

Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu, eta gizarte aldaketei egokitu ahal izateko bere burua berritzen asmatu du.

Maskarada Gamere-Zihigan, 2013an. Txerreroa © Séverine Dabadie
Maskarada Gamere-Zihigan, 2013an. Txerreroa © Séverine Dabadie
Ohiko festa egutegian txertatuta, ikuskizun programazioan integratuta edo gizarte mediatikoaren protokolo beharrei erantzunez, dantza bizi-bizi dago euskal kulturaren egunerokoan.

Kultura guztietan dantzatzen dira emakume eta gizonak, eta euskaldunek ere badute dantzarako sena, gorputza musikarekin astintzeko premia.

Gizarte guztietan, ahozko hizkuntzarekin batera, bada beste lengoaia bat komunikatzeko, sentitzeko, adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko azken batean, erabiltzen duguna: dantza.

Gorputza patroi erritmikoen arabera mugimenduan jarri eta, hitz egiteko beharrik gabe, komunikazioaren txinparta pizten da.

Dantzarako zaletasun horrek tokian tokiko festak, ospakizunak eta erritoak dantzaz betetzen ditu gaur egun ere.

Oier Araolaza Arrieta antropologoak lagundu gaitu ohiko euskal dantzaren txosten hau osatzen. Honen gehigarri gisa beste hainbat baliabide eskuragarri daude.

Txostenaren zati nagusiak

Baliabide osagarriak

Liburu numerikoa
Liburu numerikoa

Euskal dantza

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza"liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan

Elkarrizketak
Elkarrizketak

Dantzaz ele

Euskal dantzaren Ipar Euskal Herriko hainbat eragile elkarrizketatu ditugu azken urte hauetan. Elkarrizketa horien artxiboak kontsultagarri dira. Bestalde, anitz dira Mintzoak.eus Iparraldeko ahozko memoriaren atarian gorderik diren dantzari buruzko lekukotasunak.

Datu-basea
Datu-basea

SOKA erakusketaren datu-basea

Euskal kultur erakundeak 2015ean ekoiztu zuen "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltarian erakutsi 440 dokumentuen datu-basea (irudiak, testuak, bideoak, soinuak)  kontsultagarri dago.