Euskal diaspora, zortzigarren probintzia

Euskal Herria bere zazpi probintzia historikora mugatzea akats bat litzateke. Gaurregun nola ez aipa munduan gaindi barreiatuak diren euskaldunak ?

Diasporako gazteak Euskal Herriko ohidurei jarraituak dira (arg. Kepa Etchandy).
Diasporako gazteak Euskal Herriko ohidurei jarraituak dira (arg. Kepa Etchandy).

Hamar milioi inguru omen dira euskal jatorria duten lagunak eta euskal kultura beren gisan biziarazten dutenak.

Trukaketak nazioartekotzen ari direnean eta distantzia-denbora eskalak aldatzen, euskaldun horiek beren nortasuna nola bizi dute?
Euskaldun sentimendu amankomun batek lotzen ditu, batzu eta besten ibilbide pertsonalek mosaiko bat egiten dutela. Eta bakoitzak, nortasunari buruz, bere erantzuna ekartzen du...

Gai tematikoak

Frankofonia mailan (frantsesez mintzatzen den mundu mailako hizkuntz-komunitatean hots) euskal diaspora arloko eragileen errepertorioa eta harreman-datuak aurki daitezke gure kultur eragileen datubasean.


XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.


Zubiek josten dute Euskal Herria zatikatua. Euskal Herria ez baitute bi, lau edo zazpi zatik osatzen, milakak baizik. Hainbeste dira Euskal Herriak, eta beste hainbeste hauek josteko zubiak... Hasier Etxebarria idazleak zuzendu bideo-dokumentala ikus.


Batekmila
Batekmila
"Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketaren edukiak biltzen ditu www.batekmila.net aplikazioak, bost hizkuntzatan.
Bertan diasporako jende frango entzun daiteke lekukotasun modura...