Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Historia Erdi Aroa : garapen ekonomikoa

Erdi Aroa : garapen ekonomikoa

Erdi Aroan, borroka politikoez gain, aipatzea merezi duen bestelako konturik ere bada....
XII. mendetik aurrera itsasaldeak garai oparoak bizi izan zituen Lapurdin, Gipuzkoan eta Bizkaian. Arrantzaz gain, euskaldunen itsas jarduera nabarmena izan zen.

Euskal Herriko portuetatik Gaztelako artilea eta bertako burdina esportatzen ziren.

Itsas portu horiek berak baliatzen ziren ehuna edo oihaleria Europatik inportatzeko.

Trukaketa ekonomiko horiez gain, euskal portuak mundu zeharreko nabigatzaileen abiapuntu izan ziren :

* Munduari bira eman zion Juan Sebastian Elkano
* Filipinak uhartea menderatu zituzten Migel Lopez de Legazpi eta Andres Urdaneta

Barnekaldeko lurretan ere garai oparoak izan ziren

Santiago bideak bultzada eman zion Euskal Herriko ekonomiari. Merkataritza-bideen eta erromes-bideen ondoan hiri berriak eraiki ziren hiribilduen foruei esker.

Euskal Herriko Hegoaldeko probintziek ere autogobernurako gaitasuna izan zuten foruei esker.

Iparraldea ezagutu

Iparraldea XXIMaiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara... "Iparraldea XXI" dokumental laburrarekin Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Bideoa ikus