Hitzaditza 2007: diktaketa euskaraz

hitzaditza_2007.jpg
hitzaditza_2007.jpg
Lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, hirurogeita hamar bat jende bildu dira Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak antolatu euskarazko diktaketaren karietara, 2007ko maiatzaren 5ean, Baionan.

Diktatu idatziaren ariketa aitzakitzat hartuz, helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea.

Edizio honetarako maila bakar bat izan da helduentzat, aldiz diktaketa bat proposatua izan zaie 12-15 urteko gaztetxoeri.

2006an bezala, Iparraldeko 2 euskal idazlek idatzi dituzte diktaketak: Arantxa Hirigoyenek gazteei zuzendu testua eta Jan Battitt Dirassarrek helduei zuzendutakoa.
Testuak Euskaltzaindiaren eskuetatik pasa dira, zailtasunik ez izateko zuzenketa denboran. Diktaketak 40-50 minutu iraun du. Ariketaren ondotik atsedenaldi bat proposatua izan da.

hitzaditza_2007_helduak.jpg
hitzaditza_2007_helduak.jpg

Helduen diktaketa (16-99 urte)

Segidan idazleak eman dira ezagutzera, hauekin solasaldi bat sortuz.

Sarien banaketa eguerdi aldera izan da eta saristatuak izan dira maila bakoitzeko bost hoberenak.

Sari bereziak eskainiak izan zaizkie ere bai AEK-ko ikasleei.