Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskaraz bizi ! Bizi soziala Xaharren urratsetik Zaharren urratsetik 2006

Zaharren urratsetik 2006

Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CM1-CM2) eskoletako haurrak adineko pertsonen gana joan dira, zahar etxetara edo berdin haien etxeetara.

2006. urterako Donibane Garaziko gunea hautatu izan da :

  • Donibane-Garazi : Eskola publikoko haur elebidunak alde batetik eta  ikastola haurrak bestetik beraien ikastetxeetatik hurbil ziren hiru zahar etxetako adineko pertsona zenbaitzuen ikustera joan dira.  Haurrek 11 pertsona elkarrizketatu dituzte beren haurtzaroari eta bizitzari buruz. Lan horren segidan erakusketa bat prestatu dute eskolan bildu materialarekin.  Garazin erakutsia izanen dena 2006ko abenduaren 22tik 2007ko urtarrilaren 15era.

Adineko jendeei eginak izan zaizkien elkarrizketak bertan entzuten ahalko dira baita Euskal Irratietan. Hemen daude bildurik ere saihetseko podcast honen bitartez.

Egitasmo honek Caisse d'Epargne Banketxearen diru-laguntza eskuratu du.
Euskararen historia laburra

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskararen historia laburra" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskararen historia

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

euskaldunak.jpgIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin