Donostia 2016 Protokoloa

2016/04/14

Aurten Donostia da Europako kultura hiriburua. Gertakari hau dela-eta, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Euskal Herri osoko hizkuntza mugimenduak bilzen dituen federazioak Hizkuntza eskubideen Potokoloaren proiektua bultzatzen du. Izendapen ofizialak: "Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa" / "Protocole pour la garantie des droits linguistiques". Gorbernuz kanpoko ekimena da, Donostia 2016 fundazioaren onarmenarekin. Momentuz ezin dira partaide izan erakunde ofizialak, hala nola Euskal Kultur Erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa, ez eta Herriko Etxeak ere. Aldiz parte har dezakete euskara sustatzen duten elkarteak. Bai eta herritar oro, bakoitza bere izenean, baina ez erakunde publiko baten ordezkari bezala.