Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskara eta soziolinguistika Soziolinguistika bloga Euskararen aldeko motibazioa (VI. inkesta soziolinguistikoa)

Euskararen aldeko motibazioa (VI. inkesta soziolinguistikoa)

Euskarari buruzko iritziak

Euskarari buruzko motibazioa neurtzeko herritar guziak hartzen ditugu, euskaldun ala erdaldun. Azterketa lau moldetan egin daiteke:

  • Iritziak, zer pentsatzen duten euskararen alde edo kontra. Adostasuna edo dezadostasuna adierazten da iritzi zerrenda batzuri begira.
  • Jarrerak, zer egiteko prest diren, edo ez, euskararen alde. Jarrerak iritziak elkartuz finkatzen dira.
  • Pertzeptzioak dira euskarari buruzko sentimenduak, zer neurritan eukaldun sentitzen garen, nola baloratzen dugun hizkuntza politika.
  • Prospektiba, nola ikusten dugun herriaren edo hizkuntzen etorkizuna, zer nolako gizartea nahi dugun gerorako. Hemen iritziak eta jarrerak aipatuak dira.

Inkestatu guziei, euskaldun ala erdaldun, iritzi zerrenda bat proposatu zeie, galdeginez ados zirenez bai ala ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da.