Gazteen aisialdia eta euskara

2012/05/22

Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian hau da Erramun Baxok eta Battittu Coyos hizkuntzalariek 2010ean Euskaltzaindiko Jagon Sailan egin duten ikerketaren izenburua.

Ikerketa honen xede nagusia da aurkeztea gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren. Aisialdia denbora-tarte handia da gaur egungo gazte baten bizitzan eta gaztaroa belaunaldi garrantzitsua da euskararen geroarentzat, zeinahi hizkuntzarentzat bezala. Arrazoiak asko dira. Horien artean aipatuena biharko gurasoak izanen direla da eta hizkuntza bat edo bi beraien haurrei transmitituko dutela. Nola egin Euskal Herrian euskara lehen hizkuntza edo bi hizkuntzetarik bat izan dadin?