Hizkuntza gaitasuna adinaren arabera azken urteotako inkesta soziolinguistikoetan
Azken lau inkestetan zehar, euskaldunen ehunekoak banatu ditugu adin-taldeen arabera, hizkuntza gaitasunaren bilakaera neurtzeko. Ipar Euskal Herria osotasunean hartuz, euskaldunen kopurua gainbehera doa, 2 pundu galduz inkesta batetik bestera, haatik pundu bat bakarrik azken inkestan.
Azken bi inkestek erakusten dute, adin-talde gazteenek euskararen petik gora abiatua dutela.

Taula irakurtzen badugu adin talde zaharrenetik gazteeneraino,
- 1996ko kurba gainbehera doa burutik buru, %27tik %11 arte,
- 2001ekoa jautsi da 35. urteraino eta gero gelditu adinarte gazteenean, %25, %12, %12,
- 2006 eta 2011ko kurbetan petik gora hasi da 16-24 urtekoekin : %12tik %16ra 2006an, %14tik %18ra 2011n.

Grafikoaren arabera, inkesta batetik bestera,
- 3 adin talde zaharrenak gain behera doaz orain arte.
- 25-34 urtekoak petik gora abiatzekotan dira %14, %12, %12, %14.
- Aldiz 16-24 urtekoen euskalduntasuna petik gora doa, gero eta lasterrago eta molde iraunkorrean: %11, %12, %16, %18.
Konparaketa egin dezagun Euskal Erkidegoko gazteekin : 1991n %25 euskaldun ziren, 2001n %50 eta 2011n %60. Iparraldean bai Hegoaldean eskola bidezko transmisioa nabari da.
Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak