Hizkuntza gaitasuna Ipar Euskal Herrian (2011)

2012/11/04

Inkestaren banaketak ez ditu kontuan hartu hiru herrialde historikoak oso ezberdinak baitira demografiaren aldetik. Hiru eskualde definitu dira demografiari jarraikiz.

Gaur egun, Ipar Euskal Herriko 16 urtez goragoko hiztunen %22 dira euskaldunak (51.100), %9 elebidun hartzaileak (21.742) eta %69 erdaldunak (105.518). Jendetza kontuan hartuz, non bizi dira Iparraldeko euskaldun multzoak ?

Hizkuntza gaitasuna (2011)
Hizkuntza gaitasuna (2011)

  • 25.600 euskaldun eta 11.200 erdi-euskaldun Lapurdi barnealdean.
  • 17.000 euskaldun eta 4.600 erdi-euskaldun Nafarroa Beherean eta Zuberoan.
  • 8.600 euskaldun eta 6.000 erdi-euskaldun Baiona-Angelu-Biarritzen.

Eskualdeka Baionaldea da gutienik euskalduna %9 eta gehienik erdalduna %85. Beste eskualdeetan, euskaldunak eta elebidun hartzaileak elkartzen baditugu,

  • Lapurdi barnean heren bat elebidun (%35) eta bi heren erdaldun dira (%65);
  • Nafarroa Beherean eta Zuberoan bi heren elebidun(%66) eta heren bat erdaldun (%34).

Hiztunen kopurua kontuan hartuz, non dago Ipar Euskal Herriko euskaldungoa?

  • %50 Lapurdi barnealdean,
  • %30 Nafarroa Beherean eta Zuberoan,
  • %20 Baiona-Angelu-Biarritzen.