Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskara eta soziolinguistika Soziolinguistika bloga Hizkuntza transmisioa (VI. inkesta soziolinguistikoa)

Hizkuntza transmisioa (VI. inkesta soziolinguistikoa)

Lehen hizkuntza Iparraldean

Lehen hizkuntza da haurtzaroan etxean mintzatu den hizkuntza. Ipar Euskal Herrian hiru aukera, edo euskara bakarrik, edo euskara frantsesarekin, edo frantsesa bakarrik. Beste hizkuntza batzu gertatzen dira baina oso guti.

Azken 20 urteko 5 inkestak aztertzen baditugu, ohargarri da euskara bakarrik transmititzen zela % 27 haurrentzat 1996an eta % 16 orain, 11 punturen galtzea orotara, hauetan 4 punturen galtzea azken 5 urteetan. Denbora berean sortzez frantsesa bakarrik ukan dutenen ehunekoa %68tik % 78ra igan da. 10 puntuz emendatu da,, 3 puntu gehiago inkesta bakoitz azken hiru inkestetan. Bestalde bi hizkuntzak ukan dituzten haurren ehunekoa biziki apal egon da lehen eta orain, % 5 eta 6en artekoa. Behar beharrezkoa da dinamika honi birgune bat ematea nahi badugu euskararen jarraipena segurtatu. Ikus zer gertatzen den 16-25 urtekoen lehen hizkuntzarekin soziolinguistika inkestetan zehar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da.