Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskara, gure hizkuntza Euskara eta soziolinguistika Soziolinguistika bloga Zenbat gara Ipar Euskal Herrian ?

Zenbat gara Ipar Euskal Herrian ?

Aurtengo urtarrilaren 14ko SUD OUEST egunkariak eta urtarrilaren 22ko HERRIA astekariak zioten 272.416 herritar garela. Ez da arras zuzen. Zenbaki hau Baionako arrondizamenduarena da. Xuberoa falta da. Beraz gehitu behar zaizkio Mauleko kantonamendua (10.693), Atharratzekoa (3.253) eta Eskiulako herria (560), Oloroneko kantonamendu batean kokatua dena. Beraz Ipar Euskal Herri osoan 288.922 herritar gara.

Hiru probintzia edo herrialde historikoak kondatu nahi baditugu jakin behar dugu Xuberoko 6 herri Donapaleuko kantonamenduan ezarriak direla : Arüe (263), Domintxine (514), Etxarri (128), Jeztaze (70), Lohitzüne-Oihergi (208) eta Ozeraiñe (236). Jendetza zuzen banatuz, ikus ditzagun herrialde bakoitz, zenbat herri eta herritar diren.
Herrialdeetan
Herriak
Herritarrak
Lapurdin

Baxenabarren

Xuberoan

41

76

42

241.872

31.125

15.925

Ipar Euskal Herrian
159
288.922

Lapurdiko 3 hiri handienak bereiziz, ohargarri da Baionan, Angelun eta Miarritzen 112.026 hiritar bizi direla. Zenbaki hauk 2009ko urtarrilaren lehenetik ofizialak dira. Baina egia erran jendetza kondaketa hau 2006an bururatua zen. Geroztik hain segur bagara 5.000 edo 6.000 gehiago.

Herriak Euskaltzaindiaren izendegiari jarraikiz banatuak dira herrialdeka eta herrieko zenbakiak aurki ditzazkegu INSEE erakundearen Webgunean. Herri bakoitzarentzat bi zerrenda ematen ditu: herritar egoiliarrak eta mugikorrak (ikasle gazte, eri, soldado). Hemen jendetza osoa agertzen da.

Iturria :
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da.