Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Literatura
32. Idazleen Biltzarra Saran

32. Idazleen Biltzarra Saran

2015/03/27

2015eko apirilaren 6an, Bazko astelehenez, 32. Idazleen Biltzarra ospatuko da Saran. Usaian bezala, idazle andana bat ariko dira beren liburuak izenpetzen. Hainbat liburu berriren aurkezpen mintzaldiak antolatuak dira ere. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2015eko deialdia

Bosgarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 19a.

Gehiago irakurri

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2015" liburuarentzat

Olerkariei deialdia "Hatsaren Poesia 2015" liburuarentzat

Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die olerki bat edo gehiago "Hatsaren Poesia 2015" olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Helduen ekarpenak berantenaz 2015ko urtarrilaren 31ko egin behar dira, eskoletako haurrenak aldiz otsailaren 22ko.

Gehiago irakurri

Bernardo Atxaga Biarritzeko Mediatekan

Bernardo Atxaga Biarritzeko Mediatekan

2015/01/12

2015eko urtarrilaren 16an, ostiral arratsaldeko 18:00etan, Biarritzeko Mediatekak Bernardo Atxaga idazlea errezebituko du. Aipagaien artean, Nevadako egunak liburu berria, baina ere 2014an eskuratu duen Euskadi Saria eta nola ez, euskal literatura. 

Gehiago irakurri

"XX. mendeko euskal literatura" liburua frantsesez telekargatzeko aukera

"XX. mendeko euskal literatura" liburua frantsesez telekargatzeko aukera

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

Euskal kultur erakundea eta Iparraldeko argitaletxeak Durangoko azokan

Aurten ere, Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak agerian egonen dira Durangoko azokan, abenduaren 5etik 8ra. EKE bera Iparraldeko argitaletxeen erakusmahaien ondoan ordezkatua izanen da azoka denboran.

Gehiago irakurri

Durangoko Azoka 2014

Durangoko Azoka 2014

49. Durangoko Azoka 2014ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da Bizkaitar hiriko Landako deitu gunean. Aurten, 330 liburu eta disko berri aurkeztuak izanen dira, horien artean Ipar Euskal Herriko argitaletxeenak. Euskal kultur erakundeak berak stand berezi bat ukanen du.

Gehiago irakurri

"Lo hadi " disko-liburua saristatua

"Lo hadi " disko-liburua saristatua

2014/11/23

Lo hadi disko-liburuak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko udazkeneko "bihozkada" saria eskuratu du "haurrendako diskoak" kategorian. Elkar eta Didier Jeunesse argitaletxeek atera disko-liburu elebidun honek, Euskal Herriko kantari eta musikari ezberdinen laguntzarekin grabaturiko 24 josteta eta sehaska kantu biltzen ditu. Euskal kultur erakundeak proiektua lagundu du.

Gehiago irakurri

Iparra galdu gabe 2014

Iparra galdu gabe 2014

2014ko urriaren 23tik azaroaren 4ra, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra galdu gabe ! kultur zikloaren edizio berri bat antolatzen dute. Helburua, ipar Euskal Herriko kultura Bizkaitar herriko biztanleei hobeki ezagutaraztea da. 

Gehiago irakurri

Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian

Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioaren karietara, Aitzol Lasa hautatua izan da. Matematikari nafartarraren literatura egonaldia 2014ko urriaren 8an hasi zen eta azaroaren 2a arte luzatuko da.

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma VIII. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2014ko urriaren 17a.

Gehiago irakurri

"Gu(haur) arrotzak" disko/liburua saristatua

"Gu(haur) arrotzak" disko/liburua saristatua

Gu(haur) arrotzak disko/liburuak Frantziako Charles Cros Akademiaren 2014ko "bihozkada" saria eskuratu du "hitz grabatuak eta soinu dokumentuak" kategorian. 2013an Le Castor Astral argitaletxeak atera liburu elebidun horretan, besteak beste Itxaro Borda-ren euskarazko testuak agertzen dira. Euskal kultur erakundeak proiektua sustengatu du.

Gehiago irakurri

Matematikari bat izanen da "Nekatoenea" euskal idazle egonaldian Hendaian

Matematikari bat izanen da "Nekatoenea" euskal idazle egonaldian Hendaian

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioaren karietara zientzialari bat hautatua izan da, Aitzol Lasa matematikari nafarra, hain zuzen. Literatura egonaldia 2014ko urriaren 6tik azaroaren 2ra iraganen da.

Gehiago irakurri

Eñaut Etxamendi Hendaiako Mediatekan

Eñaut Etxamendi Hendaiako Mediatekan

2014/05/11

2014ko maiatzaren 16an, ostiral arratsaldeko 18:30etan, Hendaiako Mediatekak Eñaut Etxamendi gomitatuko du. Luzien Etxezaharretaren galderei erantzunez,  idazleak bere poesia eta idazlan bildumak aipatuko ditu. Euskal kultur erakundea ekitaldi horren partaide da.

Gehiago irakurri

Maiatz-en 30. literatur solasaldiak Baionan

Maiatz-en 30. literatur solasaldiak Baionan

2014/05/09

2014ko maiatzaren 13 eta 14an, Maiatz elkarteak 30. literatur solasaldiak antolatzen ditu Baionako Euskal Museoan. Liburu aurkezpen eta solasaldi ezberdinetaz gain, bi arratsetan ikusgarri irakurketa elebiduna izanen da.

Gehiago irakurri

Etxepare Institutua: 2014ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Institutua: 2014ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzeko diru-laguntzak ematen ditu Etxepare institutuak. Egitasmoak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 15a.

Gehiago irakurri

31. Idazleen Biltzarra Saran

31. Idazleen Biltzarra Saran

2014/04/13

2014ko apirilaren 21ean, Bazko astelehenez, 31. Idazleen Biltzarra ospatuko da Saran. Ehunta hogei idazle bertan izanen dira beren liburuak izenpetzeko prest. Manex Pagola, Erramun Bachoc eta Patrice Rouleau izanen dira aurtengo omenduak.

Gehiago irakurri

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan - 2014ko deialdia

Laugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2014an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2014ko apirilaren 28a.

Gehiago irakurri

Etxepare institutuaren bidaia poltsetarako diru-laguntzak euskal zinema eta literatura arloko sortzaileentzat

Etxepare institutuaren bidaia poltsetarako diru-laguntzak euskal zinema eta literatura arloko sortzaileentzat

Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2014. urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31n amaituko da.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Haiz'Egoa 2019/08/21
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Adixkideak 2019/08/21
  • Kontzertuak
  • Kantua
Alaiak 2019/08/21
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Lapurtarrak 2019/08/22
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Biez Bat 2019/08/22
  • Ikuskizunak
  • Kontzertuak
  • Dantza
  • Kantua
Ezpela taldea 2019/08/22
Gehiago…