Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Bertsularitza
Taldekako Xilaba 2019

Taldekako Xilaba 2019

Bigarren Taldekako Xilaba bertsulari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16a arte iraganen da. Denetan, hiru multzotan banatuak izanen diren bederatzi talde lehiatuko dira Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan. Finala azaroaren 16an ospatuko da, Izturitzen. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xilabaren finala Baigorrin

Xilabaren finala Baigorrin

2018/11/27

Taldekako Xilaba-ren finala abenduaren 1ean jokatuko da Baigorriko Plaza Xoko gelan, "Mattinsalto" eta "Dilindan" taldeen artean. Saioa 18:00etan hasiko da, eta ondotik afaria izanen da Manexenea ostatuan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Bertsulari ikasleak Arnagan Edmond Rostand idazlea ospatzen

Bertsulari ikasleak Arnagan Edmond Rostand idazlea ospatzen

2018/11/07

Edmond Rostand idazle eta antzerkilaria sortu zen duela 150 urte eta hil duela 100 urte. Urte guzian, Kanboko herriko etxeak ospakizun ezberdinak antolatu ditu : mintzaldiak, erakusketak, kontzertuak, sorkuntza artistikoak, etabar. Euskal kultur erakundearekin eraiki partaidetzari esker, ikuskizun horietan bertsulariek ere toki bat ukanen dute, Kanboko Errobi ikastolako 6 ikasle gaztek bertsu batzu prestatu baitituzte artista handi honen ibilbide ezberdinen inguruan. Egin dituzten bertsuak aurkeztuak izanen dira, 2018ko azaroaren 9an, arratsaldeko 17:30etan, Arnagan (Orangerie gelan). 

Gehiago irakurri

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Baionan

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Baionan

2018/10/07

2018ko urriaren 13an, Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Baionatik iraganen da. Donostia 2016 - Europako Kultur Hiriburuak, Euskal kultur erakundeak, Haizebegi Festibalak, Lankuk eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturik, Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko lau bertsulari arituko dira. Hitzordua 18:00etan emana da Arteen Erdigunean.

Gehiago irakurri

Taldekako Xilaba abian

Taldekako Xilaba abian

2018ko urriaren 12an, lehen taldekako Xilaba bertsu txapelketa hasiko da Gameren. Abenduaren 1.ean Baigorrin iraganen den finalarekin, 14 saio izanen dira Zuberoan, Baxenabarren eta Lapurdin. 11 taldetan banatuak izanen diren 44 parte hartzaile arituko dira, horien artean 20 berri. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hernandorena bertsu sariketa 2018

Hernandorena bertsu sariketa 2018

2018ko Hernandorena Bertsu Sariketa irailaren 14an hasiko da. Iaz bezala, hiru kanporaketa eta finala izanen dira. Saio guziak arratseko 21:00etan izanen dira eta orotara 18 bertsularik hartuko dute parte. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Hazparnen

2018ko irailaren 15ean, Lilia elkarteak kantuak, dantzak eta bertsuak uztartzen dituen "Laida pilota" ikusgarria aurkeztuko du Hazparneko Mendeala gelan. Pier Paul Berzaitz-en sorkuntza honek pilota eta pilotarien mundua goraipatzen ditu, 7 historien bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Donapaleun

"Laida pilota" sorkuntzaren aurkezpena Donapaleun

2018ko ekainaren 30ean, Lilia elkarteak kantuak, dantzak eta bertsuak uztartuko dituen "Laida pilota" ikusgarria aurkeztuko du Donapaleuko Airetik gelan. Pier Paul Berzaitz-en sorkuntza honek pilota eta pilotarien mundua goraipatzen ditu, 7 historien bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 17an iraganen da Barakaldoko BEC aretoan. Hauek dira bertan arituko diren zortzi bertsulariak : Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta duela lau urte txapela jantzi zuen Amets Arzallus hendaiarra. Saioa goizeko 11:00etan hasiko da. Euskal Telebistak eta bertsoa.eus web atariak zuzenean eskainiko dute. 

Gehiago irakurri

Hernandorena bertsu sariketaren finala Baionan

Hernandorena bertsu sariketaren finala Baionan

2017/11/21

Hernandorena bertsu sariketaren finala azaroaren 25ean iraganen da Baionan. Urriaren 27tik,  Euskal Herri guziko 18 bertsulari gazte lehiatu dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberuan antolatuak izan diren hiru kanporaketetan. Horietatik seik parte hartuko dute Lauga gelan 21:00etan hasiko den finalean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Hernandorena bertsu sariketa 2017

Hernandorena bertsu sariketa 2017

Urriaren 27tik azaroaren 25a arte, Hernandorena bertsu sariketaren edizio berri bat ospatuko da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Xiberuan. Euskal Herri guziko 18 bertsulari gazte lehiatuko dira hiru kanporaketetan eta horietatik sei Baionan iraganen den azaroaren 25eko finalean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Larraldea saria" bertsupaper lehiaketa

"Larraldea saria" bertsupaper lehiaketa

2017/10/24

2017ko otsailean Senpereko bertsulariei eta ditxolarei egin omenaldiaren haritik, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek  bertsupaper lehiaketa bat antolatzen dute. Karia hortara, nahi duenak bere bertsu idatziak igortzen ahal ditu 2017ko azaroaren 1.a aitzin. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an eginen da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia 2017

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia 2017

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia irailaren 23tik abenduaren 17ra iraganen da. Denetan 43 bertsulari lehiatuko dira lurralde ezberdinetan iraganen diren bertsu saioetan. Lehen saioa Baigorrin iraganen da eta abenduko final handia Barakaldon ospatuko da.

Gehiago irakurri

"Ramiro Arrue" erakusketaren bisita gidatua euskaraz

"Ramiro Arrue" erakusketaren bisita gidatua euskaraz

2017ko irailaren 17an, "Ramiro Arrue" erakusketaren euskarazko bisita gidatu bat antolatua da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Céline Mirhail-Arrosagaray margolaria eta Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariak hor izanen dira euskal margolari ospetsuaren obrei buruzko komentarioen egiteko. 

Gehiago irakurri

"Duda" ikusgarria Senperen

"Duda" ikusgarria Senperen

2017ko ekainaren 9an, "Duda" izeneko euskarazko  sorkuntza berria Senperen izanen da ikusgai. Ikusgarriak euskara ikasteak sorrarazten dituen dudak aipatzen ditu, dantza, musika eta bertsua uztartuz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Bertsuak Herri Urratsen alde

Bertsuak Herri Urratsen alde

2017/01/26

2017ko urtarrilaren 28an, Herri Urratsen aldeko bertsu saio berezi bat antolatua da Baionan. Bertan, azkeneko Euskal Herriko Bertsulari Txapelketako zortzi finalistek parte hartuko dute. Hitzordua 18:00etan emana da herriko antzokian.

Gehiago irakurri

Sustrai Colina xapeldun Xilaba bertsulari xapelketan

Sustrai Colina xapeldun Xilaba bertsulari xapelketan

2016/11/12

2016ko azaroaren 12an, Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu xapelketaren finala iragan da Baionako Lauga salan. Sei bertsulari lehiatu dira bosgarren edizio honetako xapelaren janzteko. Sustrai Colina atera da garaile eta Odei Barrosok eraman du kantaera ederrenaren "Txato" saria.

Gehiago irakurri

V. Xilaba Bertsulari Xapelketa martxan

V. Xilaba Bertsulari Xapelketa martxan

Xilaba Bertsulari Xapelketaren 5. edizioa 2016ko irailaren 24an hasiko da Donibane Lohizunen. Ondotik, hainbat saio izanen dira Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarren, azaroaren 12an Baionan jokatuko den finala aitzin. Aurten gainera, omenaldi berezia eginen zaio Mattin Treku zenari. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Europa bat-batean" - Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa Uztaritzen

"Europa bat-batean" - Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa Uztaritzen

Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Europako Kultur Hiriburuaren eskutik, Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatzen ari da Euskal Herriko xoko ezberdinetan. Karia hortara, Kurdistango, Sardiniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileen arteko topaketa berezia antolatua da Uztaritzen. Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzordu hau apirilaren 22an iraganen da, ostiral arratseko 20:00etan Lapurdi gelan.

Gehiago irakurri

Baigorriko Kulturaldia 2016

Baigorriko Kulturaldia 2016

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu aurten ere. Karia hortara, Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 23an eta Nafarroaren Eguna apirilaren 24an.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Musika
Izarren hautsa 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/26
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Musika
  • Zirkoa
Abian! 2019 Noiztik: 2019/09/26 Noiz arte: 2019/09/28
Gehiago…