Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Pastorala
"Andere Serora Hiriburun" pastoralaren bigarren emanaldia Hiriburun

"Andere Serora Hiriburun" pastoralaren bigarren emanaldia Hiriburun

2018/08/29

2018ko irailaren 16an, 15:30etan "Andere Serora Hiriburun" izeneko pastorala bigarren aldiz ikusten ahalko da Hiriburuko Plaza Berrin. Orotara, 130 aktorek parte hartzen dute Guillaume Irigoyen-ek eta Patxi Iriart-ek idatzi sorkuntza honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Belako Zaldüna" pastorala Maulen

"Belako Zaldüna" pastorala Maulen

2018ko uztailaren 29an eta agorrilaren 5ean "Belako Zaldüna" pastorala ikusten ahalko da Maulen. Jean Bordaxar-ek idatzi sorkuntza honek "Belako Zaldüna" bezala ezagutua zen Jean-Philippe de Bela (1709-1796) mauletarraren bizia kontatzen du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Andere Serora Hiriburun" pastorala Hiriburun

"Andere Serora Hiriburun" pastorala Hiriburun

2018/05/25

2018ko ekainaren 3an, 15:30etan "Andere Serora Hiriburun" izeneko pastorala ikusten ahalko da Hiriburuko Plaza Berrin. Orotara, 130 aktorek parte hartzen dute Guillaume Irigoyen-ek eta Patxi Iriart-ek idatzi sorkuntza honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Pastorala, bi munduen artean" izeneko mintzaldia Baionan

"Pastorala, bi munduen artean" izeneko mintzaldia Baionan

2018/01/30

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta aurtengo urtarrilan beste bat iragan ondoan, ondoko hitzordua otsailaren 8an finkatua da. Egun horretan, Pierre Vilar Baionako Fakultateko Konferentzia Irakaslea Zuberoako pastoralaz mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Gehiago irakurri

"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

2016ko irailaren 17an, arratseko 19:30etatik goiti, ikusgarri berezi bat emana izanen da Pariseko "Théâtre du Châtelet" antzoki ospetsuan. Pastoral zatiak, musika eta dantza uztartuko dituen "Ohiberritze" ikuskizunak lotura egin nahi du Euskal Herriko ohiduren eta sorkuntzaren artean. "Festival d'Automne" festibalaren barnean antolatua da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Gehiago irakurri

"Katalina de Erauso" pastorala Donostian eta Garazin

"Katalina de Erauso" pastorala Donostian eta Garazin

2016ko ekainaren 5ean arrakasta handiz Baionan aurkeztua izan ondoan, "Katalina de Erauso" pastorala Donostian aurkeztua izanen da irailaren 3an eta Donibane Garazin irailaren 10ean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen

"Jean Pitrau" pastorala Atharratze-Sorholuzen

2016ko uztailaren 24an eta abuztuaren 7an, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzi "Jean Pitrau" pastorala emana izanen da Atharratze-Sorholuzen.  Atharratze Jauregia elkarteak antolatu ikusgarriak Jean Pitrau Atharraztar laborari eta sindikalistaren bizia aipatuko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia Baionan

"Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia Baionan

2016/05/30

2016ko ekainaren 5ean, "Katalina de Erauso" pastoralaren lehen emanaldia iraganen da Baionan. Maite Berrogain Ithurbidek idatzi du Donostiako "militar serora"-ren bizia ardatz daukan pastoral hau. Hitzordua 15:30etan finkatua da Lauga gelan.

Gehiago irakurri

Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k)

Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k)

2016/04/11

2016ko apirilaren 14an, Katalina de Erauso eta gaurko pastorala(k) gaiaren inguruko mahai-inguru bat antolatua da 19:00etan Baionako Hiri Barneko mediatekan. Hainbat adituk beren ikusmoldeak emanen dituzte Luzien Etxezaharretaren galderei erantzunez. Euskal kultur erakundea partaide da. 


Gehiago irakurri

Pierra Lhande pastorala Zalgizen

Pierra Lhande pastorala Zalgizen

2015eko uztailaren 26an eta agorrilaren 2an, Annick Apphatia-k idatzi  Pierra Lhande pastorala emana izanen da Zalgizen. Zalgiruri elkarteak antolatu ikusgarriak, Baionan sortu eta Atharratzen zendu euskaltzain, hizkuntzalari eta irrati esatari zenaren bizia aipatzen du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xiberoko Pastorala ongi ezagutzen ote duzu ?

Xiberoko Pastorala ongi ezagutzen ote duzu ?

2015/05/27

Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak eta Baionako mediatekak Xiberoko Pastoralari buruzko topaketa berri bat antolatzen dute ekainaren 5ean. Gomitatuen artean, Patrick Queheille dantzari, dantza erakasle eta pastoral autorea, bai eta aurten Zalgizen emana izanen den Pierra Lhande  pastoralaz arduratzen den Zalgiruri elkarteko kide batzu ere. Hitzordua 18:15etan finkatua da Baionako mediatekan.

Gehiago irakurri

"Gerezien denbora" pastorala Barakaldon

"Gerezien denbora" pastorala Barakaldon

2015/01/26

2015eko otsailaren 7an, Gerezien denbora pastorala urbanoa Barakaldon izanen da ikusgai. Pastoralaz gain, Bilbo aldeko lantegiak, portua, ontziolak eta Barakaldo bera ezagutzeko bisita gidatua antolatua da 11:00etatik goiti. Egun osoaren prezioa 30 eurokoa izanen da, bazkaria barne. Izenak oraidanik eman behar dira.

Gehiago irakurri

2014 : hiru pastoralen urtea

2014 : hiru pastoralen urtea

2014/10/03

2014ko urriaren 10ean, ostiralez, Baionako Mediatekako Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak mintzaldi bat antolatzen dute 2014 : hiru pastoralen urtea gaiaren inguruan. Aurtengo hiru pastoralen idazleek beren ikusmoldeak trukatuko dituzte, Luzien Etxezaharreta-ren galderei erantzunez. Mintzaldia Irakur ! zikloaren karietara antolatua da. 

Gehiago irakurri

"Akitaniako Alienor" trajeria Ortzaizen

"Akitaniako Alienor" trajeria Ortzaizen

2014/08/25

Iragan apirilaren 30ean eta maiatzaren 4an Maulen arrakasta gaitza bildu ondoan Jean-Mixel Bedaxagarrek idatzi pastorala hirugarren aldi batez emanen dute Ortzaizen agorrilaren 31n, 16:00etan.

Gehiago irakurri

"Petti Buhame" pastorala Garindainen

"Petti Buhame" pastorala Garindainen

2014/07/28

2014ko uztailaren 27an eta abuztuaren 3an, Pier-Pol Berzaitz-ek idatzi Petti Buhame pastorala emana izanen da Garindaineko herrian.  Buhamien eta XIX. mendeko Xiberoko jaunttoen arteko harreman korapilatsuei buruzko ikusgarria.

Gehiago irakurri

"Gerezien Denbora" pastorala Baionan

"Gerezien Denbora" pastorala Baionan

2014/06/23

2014ko ekainaren 29an, Gerezien Denbora pastorala iraganen da Baionako portuan. Lehen aldia da hiri pastoral bat sortuko dela Euskal Herrian. Aturri ibai hegiko altzairutegietako langileen historia kondatuz, ehun bat kantari, aktore, dantzari eta musikari bildu ditu Ezkandrai elkarteak.

Gehiago irakurri

"René Cassin" pastorala Baionan

"René Cassin" pastorala Baionan

2013/09/10

Sohütako bigarren emanaldian errana izan zen bezala, "René Cassin" pastorala Baionan, hots süjetaren sorterrian emana izanen da azken aldikotz. Emanaldia irailaren 15ean iraganen da Lauga gelan.

Gehiago irakurri

Jean-Louis Davant pastoralaz mintzo Baionan

Jean-Louis Davant pastoralaz mintzo Baionan

2013/09/03

Irailaren 6an, 18:30etan, Jean-Louis Davant Xiberoko pastoralaz eta bereziki berak idatzi aurtengo "René Cassin" pastoralaz mintzatuko da Baionako Euskal Museoan. Euskal kultur erakundeak eta Tuntuna elkarteak antolatu mintzaldia hau euskaraz izanen da, frantseseko itzulpenarekin.

Gehiago irakurri

"Ederlezi" pastoralaren agerraldi berri bat Arrosan

"Ederlezi" pastoralaren agerraldi berri bat Arrosan

2013/08/16

Lehenik Gotainen eta gero Zuraiden aurkeztua izan ondoren, agorrilaren 25ean, Ederlezi pastoralaren agerraldi berri bat preziatzen ahalko da, oraingoan Arrosan. Xiberotar pastorala hau 2013ko Xiru festibalean sortu zuten, Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen Bohémiens liburutik dator.

Gehiago irakurri

"René Cassin" pastorala Sohütan

"René Cassin" pastorala Sohütan

2013/07/22

Uztailaren 28an eta agorrilaren 4ean Sohütan emana izanen den Jean-Louis Davant-ek idatzi pastoralak, René Cassin baiones famatuaren bizia kondatuko du. Besteak beste, Giza eskubideen deklarapenaren idazleetariko bat izan zen 1948an.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Besta
  • Dantza
  • Euskal kultura
  • Musika
Bizi-k 10 urte! Noiz arte: 2019/06/16
  • Kontzertuak
  • Rock
Izaki Gardenak 2019/06/16
  • Animazioak
  • Musika
Ilargi oro 2019/06/16
  • Kontzertuak
  • Musika
Kima Zazpi 2019/06/16
  • Kontzertuak
  • Musika
Jazz and Bask 2019/06/16
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Larrun Kanta 2019/06/18
Gehiago…