Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Webografia

Webografia

Euskal kantuaren eta musikaren inguruan zerrendatu ditugun azken estekak.
Euskal kantua eta musika
Unai Zubeldia: “Kantu bat idazten delarik, egin behar da labur eta zehatz” | 2019-04-05, Iparraldekohitza.eus

"Domeka, Kamila, Nahia eta Unai Zubeldia. Unama taldea, hots, berriz etorri da taula gainera. Unaik (Ziburu, 1981) ditu idatzi taldearenak diren diskoko kantuen hitzak. Ofizioz, lehen mailako proiektu arduraduna da Ikas pedagogia zentroan. Unamarekin, kantatzeaz gain, buzukia, gitarra, zeharkako flauta jotzen ditu."

Tags:

"Publikoaren isiltasuna gehiegizkoa ere izan daiteke" | 2019-04-07, Argia.eus

Bakarrik dihardu Paxkal Irigoyen egun musika egiten, musika ematen. Harat-honat. Baina beti lekuak, denborak eta doinuak partekatzeko xedez. Esperientziak “konfrontatzeak” aberasten du musikari modura.

Tags:

Musika funtsen eta bildumen mapa digital bat egingo du Eresbilek | 2019-01-16, Berria.eus

Ondarearen Europako Urtea izan zen 2018a, eta, ildo horri jarraituz, Euskal Herrian dauden musika funtsak bilatu eta ezagutu nahi ditu Eresbil musikaren euskal artxiboak. Jon Bagues zuzendariak jakinarazi duenez, erakundearen aurtengo erronketako bat musika funtsen eta bildumen mapa digital bat egitea da; hain zuzen, 2017an Eresbilek egindako gida osatuko du lan horrek. Bandekin hasi dira, baina koruen, txistulari banden, parrokien eta bestelako erakundeen funtsetara ere joko dute.

Tags:

Askotarikoa izan da uzta | 2018-01-08, Berria.eus

Lisaboren 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' eta Izaki Gardenak-en 'Dena oskol' nabarmendu dituzte BERRIAko kritikariek 2018ko musika eskaintzan. Aukeratu dituzten beste hamaika proposamenek euskal musikaren izaera plurala azpimarratzen dute.

Tags:

Zentro bat musika ikerketari | 2018-10-10, Berria

Baionako Artearen Hirian, Basque Anthropological Research Institute on Music, Emotion and Human Societies (Musika, Emozioak eta Gizarteak Ikertzeko Euskal Antropologia Institutua) estreinatua izan da urriaren 9an. Parisko Georg Simmel laborategiaren adar bat da. Denis Laborde da horgo zuzendaria.

Tags:

Pascal Gaigneren ibilbidea aitortuko du V. Sade sariak | 2018-09-13, Berria

Sade zinema enpresak Pascal Gaigne musikagileari emango dio V. Sade saria, haren ibilbideren aitortza gisa, Donostiako Astoria 7 hotelean irailaren 14an.

Tags:

Ez adiorik, Manex! - Kultura - Berria

Joan zaigu Landibarreko erresiñoleta, «amodioz beterik... berro sasietarik» hainbat kanta kantatu eta sortu dituena! Joan zaigu Manex Pagola! Eta hau erratearekin, sendimentuak nahastu egiten zaizkit: aldi berean pena eta esker ona.

Tags:

«Belaunaldi orok behar du mintzabide propioa» - Kultura - Berria

"Bertsolaritzaren eta rockaren arteko harremana aztertu du Alberto Irazuk 'Rocka puntua!' saiakeran. Euskarak garaian garaiko «artefaktu berriekin» sinkronizatuta egon behar duela dio."

Tags:

Azken dantzaren azken notak - Kultura - Berria

Tags:

Boiseko Jaialdi 2020ak epea zabaldu du bertara joan nahi duten EHko artisten partaidetza bideratzeko

Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango da 2020ean Boisen Jaialdi nazioarteko euskal festa erraldoia. Euskal Herritik kanpoko munduko euskal festarik handienaren fama du eta bere azkeneko edizioan, 35.000 bat jende inguratu zela iragarri zuten antolatzaileek.

Tags:

Euskal kulturak dauzkan irismen arazoak berretsi ditu Soziometroak | 2018-05-16, Kultura - Berria.eus

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen kultur ohiturak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzaren 66. Soziometroak, eta euskaldunek euskal kulturarekin duten harremana erakusten dute datuek.

Tags:

Nolakoa litzateke denon artean osatutako euskal kantutegia?

Euskal kantagintzaren ondarea Interneten izenburupean gauzatu dira 2018ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak, joan den apirilaren 27an, eta ondare horrek sarean duen presentziatik abiatuta, gogoeta egin da sarean dagoen eta egon litezkeen aukeren inguruan, kantutegien datu-baseei dagokionez.

Tags:

Showcaseetan parte hartzeko deialdia, Live DMAren batzar orokorra dela-eta

Euskal musika atzerrian sustatzea xede duen Basque Musicek, Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak) sustatutako plataformak, epea ireki du euskal taldeek edo artistek izena eman dezaten ekainaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian egingo den showcaseen gauean parte hartzeko. Parte hartzeko epea: 2018ko maiatzaren 4a.

Tags:

Euskal kantagintzaren ondarea Interneten

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak izango dira 2018ko apirilaren 27an Amasa-Villabonako Subijana etxean. Bosgarren edizio honetan tradiziozko kantagintzaren ondareak Interneten izan dezakeen lekuaz gogoetatuko da.

Tags:

«Inportantea da erraten duzuna, ez? Kantatzea erratea da» - Kultura - Berria

"Bere proiektu pertsonalena da Manez eta Kobreak; harekin ondutako disko berriekin eta zuzenekoekin dator musikaria, bide bazterretik munduari so; Mumbaitik Bermeora, Baxenabarre duela epizentro."

Tags:

Muskildi: maskaradak 2018 Celine Otatxegi txirularia | 2018-03-06, dantzan.eus

Celine Otatxegi txirulari muskildiarra 24 urte ingururekin hasi zen txirula jotzen. Txikitatik dantzaria izan da baina urteekin dantza utzi eta herriko gazteekin lanean jarraitu nahian ekin zion txirulari. Jean Charles Sans-ekin ikasi zuen txirula jotzen eta gaur egun Zuberoan txirula jotzen duen emakume bakarrenetakoa da. Elkarrizketa: Ihitz Iriart. Irudiak: Eire Vila.

Tags:

Pascal Gaigne: «Espero dut nehoiz ez dudala aurkituko musikaren sekretua» | 2018-02-19, Ipar Euskal Herriko Hitza

Kasik mende erdi musikan murgildua, eta oraindik dirdiraz pizten zaizkio begiak konposizioaz mintzatzean. Sariak sari, sortzeko gogoak du egunerokoan asetzen musikagilea.

Tags:

Sortzaileen Katalogoa

Gotzon Barandiaran-ek Berria egunkariaren laguntzaz osatu euskal sortzaileen katalogoa (antzerkia, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, ikus-entzunezkoak, literatura, musika).

Tags:

Maddi Zubeldia: «Bizitza ulertzeko gai izango banintz, ez nuke sortu beharrik izango» |2018-01-25, Berria.eus

Amaren gaixotasunaren prozesuari kanpotik begiratzeko, idazteari ekin zion Zubeldiak. Eguneroko gertakarietatik aldentzeko baliatzen ditu musika eta hitzak, baita isilik daudenei ahotsa emateko ere.

Tags:

Joxan Artze hil da | 2018-01-12, Berria

Poeta, Ez Dok Amairuren sortzaile eta parte, euskal literaturaren zutabe garrantzitsuenetako bat izan zen Joxan Artze (Usurbil, 1939). 60ko hamarkadan euskal kultura berritu eta bizitu zuen artista klabea. Gaixo zegoen, eta gaur hil da, etxean.

Tags:

Gehiago…
Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Oldarra 2019/06/24
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Airez Aire 2019/06/25
  • Kontzertuak
  • Rock
Willis Drummond 2019/06/26
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/06/27
  • Kontzertuak
  • Musika
Pauline & Juliette Noiztik: 2019/06/28 Noiz arte: 2019/06/29
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Musika
EHZ 2019 Noiztik: 2019/06/28 Noiz arte: 2019/06/30
Gehiago…