Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua

Euskal musika eta kantua

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela.

Gorka Knörr
Gorka Knörr abeslaria (2012 - EKE)
Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute. Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du. 1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute. Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Euskal Herrian jende anitzek jotzen dute ohiko soinu tresna bat edo beste. Horrek erakusten du musika ondare zahar hori oraindik bizi-bizirik dagoela. Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute.
Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du.

1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute.

Gaur egun, beren berezitasuna atxikiz, euskal kantu eta musikak estilo guzietakoak dira.

Musika eta kantua: albisteak
Kontzertu Atipikoak 2019ko Baionako bestetan

Hamargarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 26an iraganen da, San Izpirituko "Collégiale" elizan, Oñatiko Ganbara abesbatzarekin. Bigarrena aldiz, uztailaren 27an ospatuko da Protestanteen tenpluan, Andoni Aguirre & Maitane Sebastian bikoteak eskainiko duen kontzertu batekin.

Durangoko azkoaren 54. edizioa prestatzeko bilkura

2019ko abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokaren 54. edizioa ospatuko da. Orain duela hamahiru urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Aurten ere, EKE-k azokan parte hartu nahi duten egiturak lagunduko ditu. 2019ko irailean informazio bilkura antolatuko da Uztaritzen. Interesatuak diren argitaletxeak eta diskoetxeak oraindanik EKE-rekin harremanetan sartu behar dute.

Errobiko Festibala 2019

2019ko uztailaren 18tik 21era, Ezkandrai elkarteak 24. Errobiko Festibala antolatuko du Itsasun. Lau egunez, edizio berri honek Euskal Herriko eta kanpoko hainbat artisten emanaldiez gozatzeko parada eskainiko du. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago…
Kantua & musika: sarean zer berri ?
Unai Zubeldia: “Kantu bat idazten delarik, egin behar da labur eta zehatz” | 2019-04-05, Iparraldekohitza.eus

"Domeka, Kamila, Nahia eta Unai Zubeldia. Unama taldea, hots, berriz etorri da taula gainera. Unaik (Ziburu, 1981) ditu idatzi taldearenak diren diskoko kantuen hitzak. Ofizioz, lehen mailako proiektu arduraduna da Ikas pedagogia zentroan. Unamarekin, kantatzeaz gain, buzukia, gitarra, zeharkako flauta jotzen ditu."

Tags:

"Publikoaren isiltasuna gehiegizkoa ere izan daiteke" | 2019-04-07, Argia.eus

Bakarrik dihardu Paxkal Irigoyen egun musika egiten, musika ematen. Harat-honat. Baina beti lekuak, denborak eta doinuak partekatzeko xedez. Esperientziak “konfrontatzeak” aberasten du musikari modura.

Tags:

Musika funtsen eta bildumen mapa digital bat egingo du Eresbilek | 2019-01-16, Berria.eus

Ondarearen Europako Urtea izan zen 2018a, eta, ildo horri jarraituz, Euskal Herrian dauden musika funtsak bilatu eta ezagutu nahi ditu Eresbil musikaren euskal artxiboak. Jon Bagues zuzendariak jakinarazi duenez, erakundearen aurtengo erronketako bat musika funtsen eta bildumen mapa digital bat egitea da; hain zuzen, 2017an Eresbilek egindako gida osatuko du lan horrek. Bandekin hasi dira, baina koruen, txistulari banden, parrokien eta bestelako erakundeen funtsetara ere joko dute.

Tags:

Askotarikoa izan da uzta | 2018-01-08, Berria.eus

Lisaboren 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' eta Izaki Gardenak-en 'Dena oskol' nabarmendu dituzte BERRIAko kritikariek 2018ko musika eskaintzan. Aukeratu dituzten beste hamaika proposamenek euskal musikaren izaera plurala azpimarratzen dute.

Tags:

Zentro bat musika ikerketari | 2018-10-10, Berria

Baionako Artearen Hirian, Basque Anthropological Research Institute on Music, Emotion and Human Societies (Musika, Emozioak eta Gizarteak Ikertzeko Euskal Antropologia Institutua) estreinatua izan da urriaren 9an. Parisko Georg Simmel laborategiaren adar bat da. Denis Laborde da horgo zuzendaria.

Tags:

Pascal Gaigneren ibilbidea aitortuko du V. Sade sariak | 2018-09-13, Berria

Sade zinema enpresak Pascal Gaigne musikagileari emango dio V. Sade saria, haren ibilbideren aitortza gisa, Donostiako Astoria 7 hotelean irailaren 14an.

Tags:

Gehiago…
Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Artea
  • Musika
Baleapop #10 Noiz arte: 2019/08/18
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Musika
Bidasoa Folk Festival 2019 Noiz arte: 2019/08/18
  • Kontzertuak
  • Kantua
Ezpeletan Kantuz 2019/08/18
  • Animazioak
  • Musika
Nat eta Wats 2019/08/18
  • Kontzertuak
  • Musika
Zertako ez 2019/08/19
  • Kontzertuak
  • Musika
Nat & Wats 2019/08/19
Gehiago…