Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea

Ondarea

Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.

Ahozko memoriaren bilketa
Ahozko memoriaren bilketa Zuberoan (EKE-2009)
Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da.

Ondoko orrialdeek horietarik batzuen ezagutza sakonago bat eskaintzen dizuete.

Euskal ondarea interneten aipagai
Forum Humboldt "[Bruyamment] écoutez le monde" erakusketa-exposition | Humboldt Forum, Berlin

Du 22 mars 2018 jusqu'au 16 septembre 2018. L'ouverture de l'exposition Die Welt le 22 mars marque le début d'un vaste programme d'événements et de médiation dans la Humboldt-Box et dans toute la ville. Dans les soundwalks, les événements cinématographiques, une conférence scientifique, des concerts et d'autres formats, les questions de l'exposition sont approfondies et apportées à l'espace urbain actuel de Berlin. Par exemple, le concept d'identifiabilité culturelle par le son ou le langage est abordé. Andrea Rostásy est la conservatrice du programme.

Tags:

"Zertarako balio du kultura ondare immaterialak?" - La Fabrique de patrimoines en Normandie

Terexa Lekumberrik, EKE - Euskal etnopoloaren izenean eta Gaizka Arangurenek, Labrit multimedia enpresaren izenean, Frantziako Granville herrian La Fabrique des Patrimoines en Normandie erakundeak antolatu kolokioan parte hartu dute, 2018ko otsailaren 1etik 3ra.

Tags:

Oskar Alegriaren bilaketa lan berria: Tximeleta, pitxilota... | 2018-01-28, El Diario Vasco

Oskar Alegria beste bilaketa batean ari da eta hitz gakoa 'tximeleta' da. Laburbilduz, herririk herri eta etxerik etxe ibili da Alegria, intsektu honi nola deitu izan zion jaso nahian. Intsektu hegalari hori izendatzeko 41 izen aurkitu ditu bizirik Oskar Alegriak. Louis Lucien Bonapartek, berriz, 117 izen bildu zituen

Tags:

Gehiago…