Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Itsas ondarea

Itsas ondarea

Betidanik euskaldunek harreman estua ukan dute itsasoarekin. Bizi hobe baten menturan euskal kostaldetatik urrundu dira mendeetan zehar, lurralde berri batzuetan kokatuz.

Donibane Lohizuneko portua  -  Le port de Saint-Jean-de-Luz
Donibane Lohizuneko portua
Donibane Lohizune eta Ziburu bezalako herrietan, Euskal Herriko portu guzietan bezala funtsean, azken hamar urte hauetako arrantzaren gainbeherak gogoa eman die tokiko eragile batzuei euskal itsas ondarearen alde obratzeko.

Eragile horien artean ondokoak aipa ditzakegu :

  • Itsas Begia elkartea, 30 urtez geroztik euskal itsas kultura baloratzeko ekintzak eramaten dituena ;
  • itsas misioaren tokiko adarra, itsas munduan presentzia iraunkorra segurtatzen duena ;
  • Itsas gazteria elkartea, itsas heziketa mota guziak lantzen dituena.

2010. urtean, elkarte horiekiko partaidetzak indarturik (EKEk 20 urte daramatza Itsas Begia elkartearekin tokiko itsas ondarea baloratzen duten proiektuak lantzen), eta bere "Eleketa" bilketa-proiektua lurraldeko beharren zerbitzura ezarri nahian, Euskal kultur erakundeak erabaki du itsas oroimenari buruzko lan berezi bat eramatea. Ondorioz "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketa ibiltaria sortu du 2011ko irailean.

Txosten bereziak

"Patchiku" ontzia
Monumento historikoa izendatua den ontziaren zaharberritze lanen inguruko txostena...
[+] Gehiago jakin

"Itsasturiak" erakusketa
Euskal Herriko arrantza portu baten eta itsasturien bizitza XX. mendetik gaur egun arte...
[+] Gehiago jakin

Euskal ondarea interneten aipagai
1915ean Prusiako Fonografia Batzordeak Alemaniako preso-esparruetan euskaraz egindako grabazioak hizpide: Iparraldearen Orena, 2019-01-24 | EITB alacarta

Lehen Mundu gerlan grabatu ziren euskal presoen grabaketei buruzko erreportaia EKEn filmatua, Maite Deliart eta Jasone Salaberria ikerlariarekin. Aipagai bereziki azken honek egin transkripzioak.

Tags:

Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne" | 2019-01-21, euskalkultura.com

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago", besteak beste, (euskal) ondare immateriala babesteko asmoz.

Tags:

GERLA HANDIKO EUSKAL PRESOEN KANTUAK, SAREAN (2): Hamar biografia, dozenaka hots | 2018-12-23, Berria

Hamar euskal presoetako bat Alemanian hil zen; besteak herrira itzuli ziren, 1919an. Lauren senideak atzeman ditu EKEk.

Tags:

Gehiago…
Itsas munduaren hiztegia

portua.jpg2005ean finkatu partaidetza baten hari Euskal kultur erakundea eta Baionako Merkatal ganbara elkartu dira  itsas munduaren ekonomiari lotu euskarazko hiztegi ttipi baten osatzeko.