Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Itsas ondarea ''Patchiku''

''Patchiku''

''Patchiku'', atuna eta sardina arrantzatzeko zurezko 12 metroko ontzia, Ziburuko Marin ontziolan eraikia izan zen 1959an. Monumento historikoa izendatua den ontziak itsasoa utzi zuen era bat 2003an. 2011n arraberritua izan da osoki.

Patchiku
''Patchiku'' Donibane Lohizuneko portuan, obrak hasi aitzin (03-2010)
1978an aña gisa atunontzi honetan izana oroituz, Philippe Fautous-ek erabaki zuen ''Patchiku'' erostea, euskal itsas ondarearen eta tokiko ontzigileen jakinduria salbatzeko.

Horretarako elkarte bat sortu da. Internet gune batean atunontziaren adixkideek operazioaren etapa guztiak segitzen ahal dituzte, euskal itsas ondarea sustatzen duen Itsas Begia elkartearen laguntzarekin.

2010eko martxoaren 30ean, ''Patchiku'' Ziburuko Marin ontziolara sartu da, bi urte iraunen duten berritze obrendako. Luzarako ekintza, denen sustengua galdegiten duena. 

Lanen abiatze ofiziala

Ekitaldi ofiziala 2010eko apirilaren 13an iragan da Marin xantieretan Ziburun Philippe Fautousen inguruan hainbat partaide eta hautetsi bildurik zeudela. Alain Rieu, Akitaniako monumentu historikoen kontserbatorea, Pirineo Atlantikoetako Hortense Gauthier, Arte objektuen kontserbatorea, I.Bagdassarian departamenduko ondare kontserbatorea hor izanez erakutsi nahi izan dute estaduaren inplikazioa eta euskal itsas ondarearen transmititzeko garrantzia. Komunikazioa mailan, France 3 Euskal Herri telebistak urratsez urrats filmatuko du arraberritze prozesu guzia, Frantziako 3. katean erreportai baten eskaintzeko lanak bururatzean. Halaber Euskal kultur erakundeak bere internet atariaren bidez informazioa zabaltzen du eta Pantxoa Etchegoin EKEko zuzendaria, Terexa Lekumberri ondare sailburua ekitaldi honetan zauden ere. Hautetsietan Monique Larran-Lange Kontseilu Orokorra ordezkatzen zuen. Tokiko herrien parte hartzea azpimarratzekoa da (Hendaia, Ziburu, Azkaine, Donibane Lohizune). Marin xantieretako jabe eta langileen inguruan Patchikuren aldeko elkartekideak eta arrantzale ohiak bilduak ziren.
Denek beren poza agertu dute euskal itsas ondarearen transmititzearen garrantzia azpimarratuz.

Euskal ondarea interneten aipagai
1915ean Prusiako Fonografia Batzordeak Alemaniako preso-esparruetan euskaraz egindako grabazioak hizpide: Iparraldearen Orena, 2019-01-24 | EITB alacarta

Lehen Mundu gerlan grabatu ziren euskal presoen grabaketei buruzko erreportaia EKEn filmatua, Maite Deliart eta Jasone Salaberria ikerlariarekin. Aipagai bereziki azken honek egin transkripzioak.

Tags:

Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne" | 2019-01-21, euskalkultura.com

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago", besteak beste, (euskal) ondare immateriala babesteko asmoz.

Tags:

GERLA HANDIKO EUSKAL PRESOEN KANTUAK, SAREAN (2): Hamar biografia, dozenaka hots | 2018-12-23, Berria

Hamar euskal presoetako bat Alemanian hil zen; besteak herrira itzuli ziren, 1919an. Lauren senideak atzeman ditu EKEk.

Tags:

Gehiago…
Itsas munduaren hiztegia

portua.jpg2005ean finkatu partaidetza baten hari Euskal kultur erakundea eta Baionako Merkatal ganbara elkartu dira  itsas munduaren ekonomiari lotu euskarazko hiztegi ttipi baten osatzeko.