Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala Eleketa, ahozko memoriaren bilketa Bilketa Amikuze eskualdean

Bilketa Amikuze eskualdean

Amikuzen elkarrizketatuak izan diren 30 lekukoen lekukotasunen 72 zati proposatzen dizkizuegu hemen.

Bokata

Kattin Harisgarat

(Kattin Harisgarat
Xuritzekoak untzi handi batean ezartzen ziren, hautsez estaltzen, gainetik ur beroa emeki-emeki ixuriz.

Egun osoa hola uzten zen, eta biharamunean saskietan ...
Irakurri gehiago [+]

Arto xuritzea

Michel Mendibil(Michel Mendibil)

Arto xuritzea arratsetan egiten zen, ezkaratzean.
Gazte batzu ibiltzen ziren etxez etxe, afari on baten truke lan egiten zutela.
Adin guzietakoek parte hartzen ...
Irakurri gehiago [+]

Arotza

Alexandre eta Pantxika Bordagaray(Alexandre, Pantxika, Bordagaray)

Garai hartan, denak eskuz egiten ziren (arotzaren lantresnetatik hasiz).
Alexandre Bordagaray-k forjatu pieza xahar batzu erakusten dizkigu : itziak, behi ferrak, ...
Irakurri gehiago [+]

Dendaria

Jeanne Doxaran(Jeanne Doxaran)

Pierre Doxaran oihal saltzailearekin esposatu zen Jeanne 21 urtetan. 
Bikotea Donapaleun plantatu zen.
Senarra etxez etxe ibiltzen zen oihala saltzen eta egin ...
Irakurri gehiago [+]

Gereñozaina

Ttotte Ainciboure(Ttotte Ainciboure)

Klienten behorrak ez bazuen asto-gereñotik lehen aldian hartzen, bizpahiru aldiz estalaraz zitaiken.
Entsegu hauek porrot egiten bazuten, zamari-gereñoarekin ...
Irakurri gehiago [+]

Emaztetasuna

Joana Davant(Joana Davant)

Joana Davant-ek beti harreman onak ukan ditu gizonekin.
Bere sortetxean, aitamek erabakiak elgarrekin hartzen zituzten, amaren hitza garrantzitsua zen eta berak zuen ...
Irakurri gehiago [+]

1914-1918ko gerla

Maddi Oxarango(Maddi Oxarango)

Maddi Oxarangok ezagutu du munduko lehen gerla : 7 urte zituen, aita eta osaba joan zitzaizkion gerlara.
Oroitzen da bere aita luzaz ez ikusirik. 
Maddik eskola ...
Irakurri gehiago [+]

Amikuzen eleketa

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko lekukotasun bilketa handia Amikuzetik hasi zen. Hemen, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira.

amikuze.gifLekukoen hautaketa egina izan da Zabalik elkartearen (Manex gogoan) laguntza estimagarriari esker.

Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak). Nahi ditugu eskertu haien ateak eta memoriak idekirik...

Kiski Ta Kaska

2007ko neguan Euskal Kultur Erakundeak ahozkotasunaren bilketaren inguruan eraman esperientziaren ondotik Amikuzen, lau artista gaztek sorkuntza bat landu dute, bost amikuztarren lekukotasunetan oinarrituz. Bideoa ikus