Bokata

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2007-07-24

Xuritzekoak untzi handi batean ezartzen ziren, hautsez estaltzen, gainetik ur beroa emeki-emeki ixuriz. Egun osoa hola uzten zen, eta biharamunean saskietan ezartzen errekara eramateko. Han urean pasatu eta, arropak kordetan edo alanbretan zintzilik ematen ziren.