Dendaria

  • EKE - Pantxika Maitia
  • 2008-06-18

Pierre Doxaran oihal saltzailearekin esposatu zen Jeanne 21 urtetan.
Bikotea Donapaleun plantatu zen.
Senarra etxez etxe ibiltzen zen oihala saltzen eta egin behar ziren jantzien neurriak hartzen.
Jeannek aldiz, beste dendari batzuen laguntzarekin, jantziak edo behi estalgiak josten zituen. Moda segitzeko, liburuetan edo Pariseko saloinetan ikusi modeloei fidatzen ziren.
Garai hartan, dendariek gehienik josten zituzten jantziak edo piezak hauek ziren : flanelak, atorrak, kaltxoinak, behi estalgiak.
Hauetaz bestalde, ezkont arropak egiten zituzten anderesposen beztitzera joanez oinez etxeetara.